Itxi

Artea

Astelehenean, Bilbon

'Chicago' musikalak antzezlan onenaren 2010eko Ercilla saria jasoko du

Erredakzioa

Gainera, Jose Luis Gil, Silvia Marso eta Charo Reina aktoreak ere sarituko dituzte. Bilboko Ercilla Hotelean gaur, astelehena, izango da antzerki sarien banaketa.

2010eko antzezlan onenaren saria eman dio Ercilla Sarien 27. edizioak Chicago musikalari. Bira luze bati ekin zioten joan den urtean. 2010eko abuztuan Bilbon izan zen musikala eta Aste Nagusiko antzezlanik arrakastatsuena izan zen. Bizkaiko hiriburutik igaro ostean, Donostian izan zen hilabete batzuk geroago, abenduan, hain zuzen ere.

Carlos Lozano madrildarrak egin du Billy Flinnen papera. Berarekin batera 26 aktore, dantzari eta abeslari izango dira, eta 15 musikoz osatutako orkestra ere.

Alabaina, Jose Luis Gil eta Silvia Marso aktoreak saritu dituzte, gizonezkoen eta emakumezkoen aktore onenaren sailean, hurrenez hurren. Gainera, Charo Reina eskarmentu handiko aktoreak ere golardo bat jasoko du: Ibilbide Artistikoaren 2010eko saria, bai telebistan, zineman nahiz antzerkian egindako lanagatik.

Euskal antzerkiari dagokionez, Barakaldo Antzokia sarituko dute, azken 18 urteetan denboraldi bakoitzeko zazpi zarzuela programatzeagatik. Gaitzerdi Teatro konpainiaren "Decir lluvia y que llueva" antzezlanak euskal ekoizpen onenaren golardoa eskuratu du.

2010 urtean zehar hil ziren Manuel Alexander, Juanito Navarro nahiz Paco Maestre aktoreak omenduko ditu aurtengo edizioak.