Artea
Dantzaren Nazioarteko Eguna
Dantza protagonista, asteburuan Donostian
Erredakzioa
Gipuzkoako hiriburuak IX. Dantza sariak eta Dantzaren Nazioarteko Egunaren Gala hartuko ditu.
Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunen baitan, IX. Dantza sariak eta Dantzaren Nazioarteko Egunaren Gala hartuko ditu asteburu honetan Donostiak.
Larunbatean, apirilak 30, IX. Dantza sariak banatuko dituzte, Donostiako Antzoki Zaharrean. Aurten, Asier Edesok jasoko du dantzari berri onenaren saria, eta María Teresa Fagoaga irakaslearen ibilbidea ere sarituko dute.
Maiatzaren 1ean Dantzaren Nazioarteko Egunaren Galarekin bukatuko dira aurtengo jarduerak. Victoria Eugenia Antzokian Asier Edeso, Allister Madin eta Juan Carlos Santamaría dantzariak arituko dira. Biarritzeko balleta, Aukeran, Kukai, Verdine, Tapeplas, Dantzaz eta Acroindar dantza taldeak eta Jordi Ros dantzaria ere bertan izango dira.