Artea
Inaugurazioa
Jende ororentzako ireki ditu ateak Balenciaga Museoak
Erredakzioa
Ostegunean getariarrek bisitatu ahal izan zuten, eta, ostiraletik aurrera, publiko orokorrarentzat irekita egongo da.
Getariako Balenciaga Museoak ireki ditu ateak. Astelehenak ezik, egunero izango da zabalik museoa, 10:00etatik 20:00ak arte. Sarrera arruntak 8 euro balio ditu, baina beherapenak ere badaude: nagusiek, 18 urte arteko gazteek eta ikasleek esaterako, 5 euro ordainduko dute, eta 9 urtetik beherako haurrak berriz, doan sar daitezke.
Cristobal Balenciaga jostunari eskainitako Balenciaga Museoa joan den asteartean inauguratu zuten. Modarekin eta kulturarekin lotutako hainbat erakunderen ordezkariak ere bertan izan ziren.
Europako errege-erreginentzat eta aristokraziarentzat egindako piezen bildumak izango ditugu ikusgai bertan, tartean, Belgikako Fabiola erreginaren ezkontzako soinekoa, Grace Kellyren jantzi batzuk eta kultura eta politika alorretako hainbat pertsona ezagunentzat zein aberats handientzat egindakoak.
Museoa sei espaziotan banatuta dago ('Hasierak', 'Eguna', 'Koktel', 'Gaua', 'Ezkongaiak' eta 'Oinarrizko Balenciaga') eta Gipuzkoako egilearen ibilbideari errepasoa egiten diote bertan, haren lanak erakutsiz. Gehienez urtebete izango dira ikusgai, ondo kontserbatzeko, baina erakusketen diskurtsoa beti izango da bera.
Bi bolumen daude Balenciaga Museo berrian: Aldamar Jauregi historikoa (XIX. mendeko eraikina, Torres etxeko markesek udako bizitokitzat erabilitakoa) eta AV62 Bartzelonako arkitektura-estudioak egindako kristalezko eraikin berri bat.
Proiektuak 30 milioi euroko aurrekontua izan du (obren lehen eta bigarren faseetako gastuak eta orain arte abian jarritako ekimenak ordaintzeko), eta honela egin diete aurre gastu horiei: Espainiako Kultura Ministerioak aurrekontuaren % 30 jarri du, Eusko Jaurlaritzak horren % 35 hartu du bere gain, eta gainerako % 35a Gipuzkoako Foru Aldundiak eman du.
Getariako Balenciaga Museoak ireki ditu ateak. Astelehenak ezik, egunero izango da zabalik museoa, 10:00etatik 20:00ak arte. Sarrera arruntak 8 euro balio ditu, baina beherapenak ere badaude: nagusiek, 18 urte arteko gazteek eta ikasleek esaterako, 5 euro ordainduko dute, eta 9 urtetik beherako haurrak berriz, doan sar daitezke.Cristobal Balenciaga jostunari eskainitako Balenciaga Museoa joan den asteartean inauguratu zuten. Modarekin eta kulturarekin lotutako hainbat erakunderen ordezkariak ere bertan izan ziren.Europako errege-erreginentzat eta aristokraziarentzat egindako piezen bildumak izango ditugu ikusgai bertan, tartean, Belgikako Fabiola erreginaren ezkontzako soinekoa, Grace Kellyren jantzi batzuk eta kultura eta politika alorretako hainbat pertsona ezagunentzat zein aberats handientzat egindakoak.Museoa sei espaziotan banatuta dago ('Hasierak', 'Eguna', 'Koktel', 'Gaua', 'Ezkongaiak' eta 'Oinarrizko Balenciaga') eta Gipuzkoako egilearen ibilbideari errepasoa egiten diote bertan, haren lanak erakutsiz. Gehienez urtebete izango dira ikusgai, ondo kontserbatzeko, baina erakusketen diskurtsoa beti izango da bera. Bi bolumen daude Balenciaga Museo berrian: Aldamar Jauregi historikoa (XIX. mendeko eraikina, Torres etxeko markesek udako bizitokitzat erabilitakoa) eta AV62 Bartzelonako arkitektura-estudioak egindako kristalezko eraikin berri bat. Proiektuak 30 milioi euroko aurrekontua izan du (obren lehen eta bigarren faseetako gastuak eta orain arte abian jarritako ekimenak ordaintzeko), eta honela egin diete aurre gastu horiei: Espainiako Kultura Ministerioak aurrekontuaren % 30 jarri du, Eusko Jaurlaritzak horren % 35 hartu du bere gain, eta gainerako % 35a Gipuzkoako Foru Aldundiak eman du.