Publizitatea
Itxi

2019/12/16

15:50

Artea

Bilbo

Fosterrek 2.000 m2-ko galeria bat gehitu dio Arte Ederren Museoko proiektuari

Agentziak | Erredakzioa

2020ko udazkenean abiatuko dituzte Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko lanak.

  • Bilboko Arte Ederren Museoa

    Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko lanak 2023rako bukatu nahi dituzte

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Norman Foster britainiar arkitektoak Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko proiektuaren erredakzioaren aurrerapena aurkeztu du gaur goizean museoan.

Arkitektura proiektuaren xehetasunak 2018ko abenduaren 11n finkatu ziren. Patronatuak plana onetsi eta ezarri zuen proiektu horren helburuak erakundea modernizatzea eta fisikoki handitzea izango zirela.

Museoaren espazio operatiboa 8.000 metro koadro ingururaino handituko dute, Norman Foster arkitektoaren proiektuari jarraituta, 45 hilabeteko epean (2023rako amaitu nahi dute). Horretarako, 18.658.200 euroko aurrekontua dute.

Ekainean arkitektura lehiaketa irabazi zuen proiektuari egindako aldaketak azaldu ditu gaur Fosterrek. Eraikin zaharraren eskailerak bere horretan utziko dituzte, eta horien azpian sarbidea egongo da Juan Crisostomo Arriagaren omenezko monumentua duen plazaren azpian kokatuko duten galeria estalira. Gainera, museoaren gainean altxatuko duten “txapelaren” azpian 2.000 metro koadroko galeria bat paratuko dute, kristalez inguratuta.

Fosterren esanetan, museoa “eraikin sinbolikoa eta oso baliotsua da, kulturen arteko zubia eta hiriaren tradizioarekin lerrokatuta”, eta horregatik “hirian bertan” oinarritu du bere proiektua.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena