Itxi

Artea

Plagioa

Donostiako Udalak Inauterietako kartela erretiratu du, plagioa delako

Agentziak | Erredakzioa

Maher Abed kartel lehiaketaren irabazleak Paul Fuentes mexikar diseinatzailearen irudi bat erabili zuen bere lanean.

  • Donostiako 2020ko Inauterietako kartela

    Donostiako 2020ko Inauterietako kartela

Donostiako Udalak erretiratu du epaimahaiak aurtengo Inauterietarako aukeratu zuen kartela, Paul Fuentes diseinatzailearen irudi baten plagioa dela egiaztatu eta gero.

Lehiaketaren epaimahaiak ezohiko bilera egin du gaur, asteartearekin, eta aho batez erabaki du hiriko inauterien palmares historikoan 2020ko kartel irabazlea ez aitortzea.

Gainera, irabazleari 1.000 euroko saria ordaintzeko agindua bertan behera uztea erabaki dute, eta Fuentesi ordaina emango diote, bere irudia iruzurrez erabiltzeak sor lekizkiokeen kalteengatik.

Azkenik, Donostia Festak erakundeak ikusgai duen toki guztietatik kenduko du irudia.