Itxi

Artea

Museoa berriz irekitzeko

Chillida-Leku: Negozioei berriz ekiteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Erredakzioa

Legebiltzarreko Kultura Batzordeak onartu du eskaera, bertan ordezkaritza duten alderdi guztien baiezkoarekin.

  • Chillida-Lekuren inguruko negozioei berriz ekiteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Eusko Legebiltzarrak Chillida-Leku irekitzeko negoziazioei ''ahalik eta arinen'' berriz ekiteko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Eduardo Chillida artistaren lana biltzen duen museoaren ''bideragarritasun ekonomikoa eta kudeaketa bermatuko lukeen'' formula erabilita, Chillida-Leku berriz ireki dadin Eduardo Chillida- Pilar Belzunce fundazioarekin negozioak berriz ekiteko eskaera egin dute. 2011ko urtarriletik dago museoa itxita.

Legebiltzarreko Kultura Batzordeak onartu du eskaera, UPyDk egindako proposamena oinarri hartuta. Batzordean ordezkaritza duten alderdi guztien baiezkoarekin onartu da eskaera. Bertan ''museoaren izaera monografikoa'' eta ''egungo lur-eremuan bildumaren batasun iraunkorra'' errespetatu dadin eskatu dute. Era berean, artistaren ondarea familiarekin hitzartu dadin eskatu dute, ondare horrek ''artistak berak sortutako jatorrizko proiektua transmititzen jarrai dezan''.

Hernaniko Chillida-Leku museoak 2010eko abenduaren 31n itxi zituen ateak, eskultorearen familiak museoaren emaitza ekonomikoei eusteko ezintasuna iragarri ondoren, eta egoera aurre egiteko konponbidearen zai.

Familiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko negoziazioak ez zuen emaitzak eman, eta martxoaren 18an behin betiko itxi zituzten museoaren ateak. Ordutik bilduma pribatu gisa egin du proiektuak aurrera, baina publikoa ezin da sartu.