Itxi

Artea

''Dali, urte danteskoa''

"Komedia jainkotiarra" Daliren begietatik, Gasteizen ikusgai

N. V. | EITB Media

Artista katalanak Danteren lanean oinarrituta paradisu, purgatorio eta infernuari buruz egindako 100 xilografia jarriko dituzte ikusgai Vital Fundazioaren erakusketa zentroan.

  • "Dalí, urte danteskoa" bildumako xilografietako bat

    "Dalí, urte danteskoa" bildumako xilografietako bat

Dante Alighieriren heriotzaren 700. urteurrenean, Vital Fundazioak 'Dalí, urte danteskoa' erakusketa jarriko du ikusgai Vital Fundazioaren erakusketa zentroan (Posta kalea 13-15, Vitoria-Gasteiz). Sarrera doakoa da.

1957. urtean, Dante Alighieriren jaiotzaren 700. urteurrena zela-eta, Salvador Dalí artista katalanak 'Komedia Jainkotiarra/La Divina Comedia' irudiztatzeko sortu zituen ehun xilografia bildu dituzte bertan.

Bost urtez, Dalik ehun akuarela inguru marraztu zituen eta xilografiako plantxetara transferitzeko prozesua gainbegiratu zuen. Horiek Dante Alighieriren testua irudiz janzteko erabili zituzten gero, Botticelli, Miguel Angel edo, berriki, Miquel Barceló artisten lanekin egin den bezala.

Ehun bat irudiren bidez, Dalik Paradisu, Purgatorio eta Infernuan zehar bidaiatu zuen.

'Dalí, urte danteskoa' gaurtik irailaren 19ra arte izango da ikusgai, asteartetik larunbatera 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.