Itxi

Artea

Handitze lanak

Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko lanen hasiera azarora atzeratu dute

Agentziak | EITB Media

Museoak baieztatu du lanak 2023. urte amaieran amaitzeko asmoari eutsiko diotela eta aurrekontua 23 milioi eurokoa dela.

  • Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko lanen emaitzaren irudikapen bat

    Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko lanen emaitzaren irudikapen bat

Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko lanak azaroan abiatuko dituzte, atzo, astelehenarekin, museoko fundazioak instalazioen zati bat egokitzeko lanen lehen fasea kontratatzeko lehiaketa aurkeztu eta gero. 1,2 milioi erabiliko dituzte lau eta sei hilabete artean iraungo duten lan horietarako.

Lanak hasteko data kenduta, baina, iragarritako epe guztiei eutsi nahi diete, museotik azaldu dutenez, proiektua burutzeko epeari ere bai. 2023ko amaierarako amaitu nahi dute prozesua, guztira 23 milioi euroko aurrekontua erabilita.

Finantzazio ereduari dagokionez, Patronatuak museoaren plan estrategikoan bildutakoari jarraitzea adostu zuen bere garaian: Fundazioak 25 milioi euroko epe luzeko mailegu bat eskatuko du, zeina hiru erakunde sortzaileen ekarpenen bidez kitatuko baita: Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.

Fosterren proiektuak biltzen zuen bezala, museoaren zati batzuek irekita jarraitu ahalko dute, lanak egiten diren bitartean.