Artea
Azoka
Franco freskagarri makina batean, ARCOko polemika bakarra
Euskal Herriko bost galeria daude azokan: Donostiako Altxerri, Gasteizko Trayecto, Bilboko Carreras Mugica eta Vanguardia eta Moises Perez de Albeniz nafarra.
-
'Always Franco'. Argazkia: EFE
3.000 artisten lanak bildu ditu ARCOmadriden 31. edizioak. Euskal Herriko bost galeria daude azokan: Donostiako Altxerri, Gasteizko Trayecto, Bilboko Carreras Mugica eta Vanguardia eta Moises Perez de Albeniz nafarra.
Ezuste gutxi aurtengo ARCO azokan eta oso lan gutxik sortu dute polemika. Bakarra Eugenio Merinoren 'Always Franco' eskulturak sortu du: diktadorea freskagarri makina batean sartu du artistak.
Halere, galerietako jabeek, alderantzizko joera ikusten dute. Juana de Aizpuru azokako zuzendari ohiak eta zitako erreferenteetako baten ustez, "kalitatea dagoenean arriskua dago" eta ARCOn "artisten azkena" azaltzen dute.
Bere aburuz, "iazkoa baino kalitate handiagoa du edizio honek" eta "galerien aukeraketa hobea" egin omen dute. "165 galeria daude eta kalitatezkoak direla iruditzen zait. Azoka perfektua da", esan du.