Itxi

Artea

Gasteiz

Ibilbidea Gasteizen, Nestor Basterretxearen artean zehar

N. V. | EITB Media

Eusko Legebiltzarrak, Vital Fundazioak eta Artium museoak doako bisita gidatuak eskainiko dituzte, Basterretxearen lanaren inguruan hiriak gaur egun eskaintzen dituen hiru erakusketak konektatuta.

  • Nestor Basterretxearen lanari buruzko erakusketa, Vital Fundazioan

    Nestor Basterretxearen lanari buruzko erakusketa, Vital Fundazioan

Gasteizen, Nestor Basterretxearen lanaren inguruko hiru erakusketa daude udazken honetan ikusgai, eta beroriek hartzen dituzten erakundeek (Eusko Jaurlaritza, Vital Fundazioa eta Artium museoa) ekimen bateratua jarri dute martxan, hiru espazioetara iritsiko den doako bisita gidatuen programa bat.

Bisitak Eusko Legebiltzarrean hasiko dira, "Izaro-Nestor Basterretxea" erakunde horren ikurraren sortzailea gogoratzeko atondu duen erakusketan. Hurrengo geldialdia Vital Fundazioaren erakusketa aretoan izango da, artistaren 300 obra (batzuk orain arte erakutsi gabeak eta familiak lagatakoak) batzen dituen espazioan.

Helmuga Artiumen izango da, museoak azaldu duenez, Basterretxeak "presentzia bitxia" baitu bertan, "Zeru bat, hamaika bide" erakusketan.

Bisitak oinez egingo dira, ordu eta erdiko iraupena izango dute eta larunbat, igande eta jaiegunetan izango dira, urriaren 16tik abenduaren 8ra. Euskaraz nahiz gaztelaniaz eskainiko dira, eta doakoak izango dira, baina Artiumen izena eman beharko da lehenago.