Itxi

Artea

Guggenheimen 25. urteurrena

Deabru Beltzak taldeak ikuskizun bat eskainiko du Guggenheim Museoko zabaldegian ostiral honetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ikuskizuna Guggenheim Museoaren 25. urteurreneko ekitaldietako bat da, "Artea etorkizunerako inspirazio" lelopean.

  • Deabru Beltzak EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

    Deabru Beltzak EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

Guggenheim Museoko zabaldegian Deabru Beltzak kaleko antzerki konpainiak ikuskizun bat eskainiko du ostiral honetan, ekainaren 24an. Perkusioaren, suaren, koreografiaren eta jantzien bidez, Deabru Beltzak taldeak ikusleekiko topaketa eta elkarreragina sustatzen duen ikuskizuna eskainiko du.

Emanaldia doakoa izango da, zabaldegiko edukiera bete arte. Aldez aurretik, ekainaren 21ean, asteartean, Garbitxu konpainiako zuzendariak bere sormen prozesuak eta esperientziak azalduko ditu Museoko Auditorioan. Hitzaldi horretarako sarrerak ere doakoak dira, eta museoko webgunean edo txarteldegietan erreserbatu ahal izango dira.

Ikuskizun hori Guggenheim Museoaren 25. urteurreneko ekitaldietako bat da. "Artea etorkizunerako inspirazio" lelopean, museoak urte honetan zehar hainbat jarduera artistiko eta kultural eskainiko ditu.