Itxi

Bertsolaritza

Finala

Nafarroako Bertsolari txapelketako finala, zuzenean eitb.com-en

Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez eta Oskar Estanga izango dira larunbatean Anaitasunan, 17:00etatik aurrera.

  • Julio Soto, 2011ko txapelketako irabazlea. Argazkia: Nafarroako Bertso Txapelketa

    Julio Soto, 2011ko txapelketako irabazlea. Argazkia: Nafarroako Bertso Txapelketa

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala larunbatean izango da, 17:00etatik aurrera, eta eitb.com-en bitartez zuzenean jarraitzeko moduan izango da. Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez eta Oskar Estanga izango dira nor baino nor Anaitasuna polikiroldegian.

Iruñera finala zuzenean bizitzera joan nahi duenak eskuragarri ditu sarrerak bertsosarrerak.eu webgunean. Bi aukera daude: soilik saioa ikusteko sarrera hartzea, edo behin saioa amaituta Iruñeko Auzmendi sagardotegian egingo den afarirako txartela ere erostea.

eitb.com-ek finala oso-osorik eskainiko du zuzenean, larunbatean 17:00etatik aurrera eta ETB1ek gauean eskainiko du.