Itxi

Bertsolaritza

Txapelketa Nagusia 2013

Agenda: saioak non eta noiz

EITB.COM

Irailaren 29an abiatuko da 2013ko edizioa Amasan-Villabonan. Finala, berriz, abenduaren 15ean izango da Barakaldon, BECen, eta parte hartuko duten 43 bertsolarietatik zazpi sailkatuko dira finalera.

  • Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009. Argazkilaria: Galder Izagirre (Xenpelar Dokumentazio Zentroa)

    Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009. Argazkilaria: Galder Izagirre (Xenpelar Dokumentazio Zentroa)

2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioak eta parte hartzaileak:

FINAL-LAURDENAK

Amasa-Villabona: Irailak 29, 17:30ean, Behar-Zana pilotalekuan.

Bertsolariak: Alaia Martin Etxebeste (Oiartzun, 1987), Fredi Paia Ruiz (Algorta, 1981), Iker Zubeldia Katarain (Zegama, 1981), Jon Martin Etxebeste (Oiartzun, 1981), Nerea Elustondo Plazaola (Legazpi, 1981)

Markina-Xemein: Urriak 5, 17:30ean, udal pilotalekuan.

Bertsolariak: Agin Laburu Rezola (Astigarraga, 1985), Arkaitz Estiballes Ormaetxea (Galdakao, 1977), Beñat Ugartetxea Ostolaza (Mallabia, 1979), Eneko Fernandez Maritxalar (Lesaka, 1977), Jone Uria Abizuri (Algorta, 1990), Onintza Enbeita Maguregi (Muxika, 1979)

Hendaia: Urriak 12, 17:30ean, Beltzenia ezker paretan

Bertsolariak: Amaia Agirre Arrastoa (Amasa-Villabona, 1977), Felix Zubia Olaskoaga (Zarautz, 1974), Iban Urdangarin Lardizabal (Ataun, 1985), Iñaki Apalategi Astigarraga (Beasain, 1982), Iñaki Zelaia Irazusta (Hernani, 1973), Julio Soto Ezkurdia (Gorriti, 1987)

Altsasu: Urriak 13, 17:30ean, Burunda pilotalekuan.

Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi Arandia (Añorga, 1987), Erika Lagoma Pombar (Lesaka, 1981), Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, 1972), Oihane Perea Perez de Mendiola (Gasteiz, 1977), Unai Agirre Goia (Hernani, 1975), Xabier Silveira Etxeberria (Lesaka, 1976)

Legazpi: Urriak 19, 17:30ean, Urbeltz pilotalekuan.

Bertsolariak: Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo (Elgeta, 1978), Beñat Lizaso Alberdi (Azpeitia, 1982), Igor Elortza Aranoa (Durango, 1975), Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi" (Zarautz, 1977), Jokin Uranga Isuskitza (Azpeitia, 1980), Oihana Bartra Arenas (Bilbo, 1984)

Oion: Urriak 26, 17:30ean, Arroyo I pilotalekuan

Bertsolariak: Eneritz Zabaleta Apaolaza (Baiona, 1984), Etxahun Lekue Etxebarria (Larrabetzu, 1979), Iratxe Ibarra Foruria (Markina-Xemein, 1974), Maddi Sarasua Laskarai (Itsasu, 1995), Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio, 1982), Miren Amuriza Plaza (Berriz, 1990)

FINALAURREKOAK

Finalaurrekoetan sartuko diren bertsolariak:

Aitor Mendiluze Gonzalez (Andoain, 1975), Aitor Sarriegi Galparsoro (Beasain, 1976), Amets Arzallus Antia (Hendaia, 1983), Jon Maia Soria (Urretxu, 1972), Sustrai Colina Acordarrementeria (Urruña, 1982), Unai Iturriaga Zugaza-Artaza (Durango, 1974)

Non: Gernika-Lumo: Azaroak 9, 17:30ean, Jai Alai pilotalekuan

Tolosa: Azaroak 9, 17:30ean, Usabal Kiroldegian

Oiartzun: Azaroak 16, 17:30ean, Elorsoro kiroldegian

Murgia: Azaroak 17, 17:30ean, Palatu kiroldegian

Elizondo: Azaroak 23, 17:30ean, Baztan pilotalekuan

Donostia: Azaroak 24, 17:30ean, Atano III pilotalekuan

Maule-Lextarre: Azaroak 30, 17:30ean, Ororena ezker paretan

FINALA

Finalean sartuko den bertsolaria: Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, 1975)

Non: Barakaldo: Abenduak 15, BECen