Itxi

Bertsolaritza

Txapelketa Nagusia 2013

Jarraitu Bertsolari Txapelketa Nagusia EITBn

EITB.COM

Irailaren 29an hasi eta abenduaren 15ean amaituko den Bertsolari Txapelketa Nagusiari EiTBk jarraipen zabala egingo dio.

  • Alaia Martin, Hendaian

'Hitzetik Hortzera'k  final laurdenen laburpenak eskainiko ditu, igandero, 15:00etan, eta astelehenero, 23:15ean. Finalerdiak osorik emango dira ETB HDn eta eitb.com-en , bereizmen handian. Bestalde, abenduaren 15eko finala zuzenean izango da ikusgai atari honetan eta ETB1en.

Hitza Jolas Euskadi Irratiko saioak, bestalde, erabateko jarraipena egingo dio Txapelketa Nagusiari. Irailaren 29an hasita eta abenduaren 15era arte, astebururo, Txapelketako bertsoaldirik onenak eskainiko ditu.  Xabier Sukiaren gidaritzapean protagonisten hitzak, analisiak eta bertsorik onenak entzuteko parada izango da Euskadi Irratian.