Bertsolaritza
Bertsolari Txapelketa Nagusia
Aitor Sarriegik irabazi du Oiartzungo finalaurrekoa
Erredakzioa
Beasaingo bertsolariak 688 puntu lortu ditu, eta azaroaren 24ko Donostiako saioan arituko da.
-
Aitor Sarriegi. Argazkia: Alberto Elosegi.
Aitor Sarriegik irabazi du Oiartzunen jokatu den Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoan, eta bigarren itzulirako sailkatu da.
Honako puntuazioa lortu dute bertsolariek: Aitor Sarriegi (688 puntu), Alaia Martin (667 puntu), Agin Laburu (650 puntu), Jon Maia (623 puntu), Odei Barroso (620,5 puntu) eta Beñat Lizaso (592,5 puntu).
Gaur lortu duen lehen postuari esker, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako bigarren itzulirako, eta azaroaren 24an Donostian jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du Igor Elortzarekin eta oraindik zehaztu gabeko beste bertsolari baatzuekin batera.
Lehen hiru finalerdiak jokatu ostean, hiru bertsolari finalerdietako bigarren itzulirako sailkatu dira: Amets Arzallus, Igor Elortza eta Aitor Sarriegi.
Igandean laugarren finalerdia izango da Murgian, eta saio horren amaieran ezagutuko ditugu finalerdien bigarren itzulirako sailkatutako bertsolarien izenak. Murgiako saiorako salgai zeuden sarrera guztiak amaitu dira, eta ez dute leihatila irekiko.