Itxi

Bertsolaritza

Txapelketa Nagusia

Unai Iturriaga nagusitu da Elizondoko finalaurrekoan

Redacción

Arzallusek bigarren postua lortu du 719,5 punturekin eta Gaztelumendik hirugarrena, 695,5 punturekin. Igandean, bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa Donostian.

  • Unai Iturriagak 725 puntu lortu ditu Elizondoko saioan. Irudia: Gari Garaialde / Bertsozale Elkartea

    Unai Iturriagak 725 puntu lortu ditu Elizondoko saioan. Irudia: Gari Garaialde / Bertsozale Elkartea

Unai Iturriagak irabazi du Elizondon jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren finalaurrekoa. Puntuazioa honela gelditu da:

Unai Iturriaga 725
Amets Arzallus 719,5
Beñat Gaztelumendi 695,5
Jokin Uranga 668
Iñigo Mantzizidor "Mantxi" 663,5
Julio Soto 620

1.400 bertsozalek bete dute Elizondoko Baztan pilotalekua. Bertsozale Elkarteak eskerrak adierazi die Baztango udalari eta Baztango bertso eskolari saioa antolatzeko eman duten laguntzagatik.

Bihar, igandea, bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa jokatuko da Donostian, Gaska kiroldegian. Saiorako sarrera guztiak amaitu dira eta ez da takila zabalduko.