Bertsolaritza
Uda ikastaroak
Bertsoa Unibertsitatean, EHUko udako ikastaroetan
Erredakzioa
Gaur aurkeztu da Bertsoa Unibertsitatean ekimena, Amasa-Villabonan, Mintzola Fundazioaren egoitzan.
-
Jose Luis de la Cuesta, Iñaki Murua, Garazi Lopez de Etxezarreta eta Karlos Aizpurua, aurkezpenean.
EHUko uda ikastaroen baitan, "Bertsoa Unibertsitatean" eskola antolatu dute EHUk eta Mintzola Fundazioak elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Bost urteko hitzarmena adostu dutenez gero, aurten hasi eta datozen lau urteotan bertsolaritzari eta ahozkotasunari buruzko 5 eguneko eskola prestatuko dute.
Zikloan, hitzaldi, mahai-inguru eta performance-ak eskainiko dituzte, eta uztailaren bigarren astean emango da, Miramar Jauregian. Eskolak bertsolaritza izango du ardatz, baina bertsolaritzaren ingurukoak ere hartuko ditu, ahozko literaturaren beste adierazpide batzuei leku eginez: antzerkia, ipuina zein kantua.
Aurtengo eskolak 3 ikastaro izango ditu bere baitan eta uztailaren 7tik 11ra gauzatuko da. Bertsolaritza eta beste hiru esparruren arteko harremanen berri emango da hiruretan
Ziklo osorako edo ikastaro hauetako bakoitzerako matrikula egin daiteke:
Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan.
Matrikula prezioa, maiatzaren 31ra arte: 80 € / Ekainaren 1etik aurrera: 92 €
Bertsolaritza eta beste sorbideak.
Matrikula prezioa, maiatzaren 31ra arte: 40 € / Ekainaren 1etik aurrera: 44 €
Bertsolaritza eta gaurko gizartea.
Matrikula prezioa, maiatzaren 31ra arte: 40 € / Ekainaren 1etik aurrera: 44 €
Ziklo osorako matrikularen prezioa 120 eurokoa izango da, maiatzaren 31ra arte. Ekainaren 1etik aurrera, 140 euro kostatuko da.