Itxi

Bertsolaritza

2015

43 bertsolarik parte hartuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

O.A. | EITB.EUS

Irailaren 20an hasiko da Beasaingo Usurbe antzokian eta abenduaren 20an amaituko da Donostiako zezen plazan.

  • 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren aurkezpena. Argazkia: Bertsozale

    2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren aurkezpena. Argazkia: Bertsozale

Irailaren 20an hasiko da 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Beasainen eta 43 bertsolarik parte hartuko dute.

Orotara, 15 saio izango dira: sei final zortziren, bost final laurden, hiru finalaurreko eta finala. Lehendabiziko saioa datorren igandean izango da Beasaingo Usurbe antzokian eta abenduaren 20an jokatuko da final handia Donostiako Illunbe zezen plazan.

Dagoeneko saioetarako sarrerak salgai daude.

Bestalde, ETB-1eko "Hitzetik Hortzera" eta Euskadi Irratiko "Hitza Jolas" saioek txapelketaren jarraipen berezia egingo dute.