Publizitatea
Itxi

2017/09/12

12:50

Bertsolaritza

Irailaren 23an hasita

Bertsolari Txapelketa Nagusia zazpi lurraldeetara iritsiko da

eitb.eus

43 bertsolarik hartuko dute parte irailaren 23an Baigorrin hasi eta abenduaren 17an BECen amaituko den txapelketan. Gaur aurkeztu dute, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.

  • Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan aurkeztu dute txapelketa. Argazkia: XDZ.

    Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan aurkeztu dute txapelketa. Argazkia: XDZ.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 23an Baigorrin hasi, eta abenduaren 17an bukatuko da, BECen, eta Euskal Herriko zazpi lurraldeetara iritsiko da 43 bertsolarik egingo duten bide horretan.

"Errealitate baten isla da hori”, azaldu du Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko presidenteak gaur Bilbon egindako aurkezpenean, “bertsolaritza bizirik baitago eremu horretan".

Baigorrin, Seguran, Leitzan, Zallan, Zumaian, Tolosan, Bastidan, Irunen, Maule-Lextarren, Durangon, Amurrion, Donibane Lohizunen, Iruñean eta Barakaldon egingo ditu geldialdiak txapelketak 17. edizio honetan.

43 bertsolari

Final laurdenak, finalaurrekoak eta finala izango ditu txapelketak, Jokin Castaños Bertsolari Txapelketa Nagusiko talde antolatzaileko kideak azaldu duenez: “Finalaurrekoak bi fasetan jokatuko dira, eta bi faseen artean puntu gehien lortzen dituzten zazpi bertsolariak pasatuko dira finalera”. Zazpi horiekin batera, Amets Arzallus egungo txapelduna egongo da finalean abenduaren 17an, BECen.

Sarrerak, salgai

www.bertsosarrerak.eus atarian salgai dira sarrerak. Final laurdenetako sarrerak denontzat daude jada eskuragai, eta finalaurrekoak eta finalekoak bazkideek soilik erosi ahalko dituzte urriaren 2ra arte.

Txapelketa, ETBn

Bestalde, "Hitzetik Hortzera" ETB1eko saioak txapelketarekin ekingo dio irailaren 24an ikasturte berriari. Gainera, urriaren 30ean, Txapelketa Nagusiaren inguruko telebista saio berria hasiko da ETB1en. Astelehenero izango da ikusgai, 22:30ean, txapelketa amaitu arte.

Bestalde, urriaren 28an hasita, finalaurreko guztiak zuzenean emitituko ditu ETB4k, Aitzol Barandiaranek eta Uxue Alberdik aurkeztuta.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena