Bertsolaritza
Female improvisiational poets
Emakume bertsolarien eskubideak aztergai, Nevadako Unibertsitatearen lan batean
Agentziak | Erredakzioa
Xabier Irujok eta Iñaki Arrietak koordinatu duten liburuan, “emakumeek lehen munduan eta, zehazki, euskal gizartean eskubide berdinak izateko dituzten trabei” begiratu diete.
-
"Female Improvisational Poets" Europan eta Amerika osoan banatuko dute
Nevadako Unibertsitateak ingelesezko liburu “berritzaile” bat argitaratu du, bere orrietan biltzen dituena hainbat emakumezko bertsolarik eta esparru zenbaitetako irakaslek emakume bertsolarien eskubideen inguruan egindako ekarpenak.
Xabier Irujo eta Iñaki Arrieta lanaren koordinatzaileek aurkeztu dute Female improvisiational poets. Challenges and Achievements in the Twentieth Century liburua prentsaurrekoan, aldean Maialen Lujanbio, liburuaren egileetako bat, zutela.
Miren Artetxek, Oihana Iguaranek, Joseba Zulaikak, Jone Miren Hernandezek eta Carloine Dufurrenak ere hartu dute parte, besteak beste, Amerika osoan eta Europan banatuko duten liburuan.
Xabier Irujoren esanetan, iaz Elcon (Nevada) bertsolaritzari eta country poesiari buruz egindako biltzar bat da lan honen ernamuina.
Irujok adierazi duenez, gaur, asteazkenarekin, aurkeztutako liburuak hainbat ikuspegitatik begiratzen die “emakumeek mundu osoan eta, zehazki, euskal gizartean eskubide guztiak berdintasunetik izateko aurkitu dituzten arazoei”
“Lanak –erantsi du– emakumezkoek bertsolaritzaren eremuan izan dituen erronkak eta country musika eta poesiaren arloan izan dituztenak erkatzen ditu”.