Itxi

Bideoak

Abian da Maitaldia, Biarritzeko nazioarteko dantza festibala

Dantza

Abian da Maitaldia, Biarritzeko nazioarteko dantza festibala

AITOR ZABALETA | EITB MEDIA

Aurtengoa 31. ekitaldia izango da eta, pandemiak erabat baldintzatu badu ere, programa aberats eta ikusgarria izango dute aurten ere dantzaren maitaleek. Oraingoan Euskal Herriko eta Frantziako konpainiak soilik gonbidatu dituzte. Gaur hasi eta irailaren 19a bitartean iraungo du.