Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Bideoak

Goizean goizetik martxan da Durangoko Azokako online denda, eta abenduaren 7ra arte zabalik egongo da

Durangoko Azoka

Goizean goizetik martxan da Durangoko Azokako online denda, eta abenduaren 7ra arte zabalik egongo da

NEREA IRIARTE | EITB MEDIA

Egunaren amaieran, Landako guneak ateak ixten dituenean, eskaerak argitaletxeei pasako dizkiete. Gerediagako boluntarioek material hori guztia bildu eta paletetan garraiorako prestatuko dituzte. Abenduaren 9tik aurrera hasiko dira banatzen eskaerak etxeetara.