Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Abenduak 6

Durangoko Azokaren 51. edizioari agur esateko ordua iritsi da

Eitb.eus

Saguganbaran, HIRU3 CDaren aurkezpen ekitaldia egingo dute. Bertan, Gorritxo galtzagorria eta 3TXULO saioko aktoreak izango dira, umeekin batera abestiak kantatuz eta dantzatuz.

  • Durangoko Azoka (2015), jendez beteta. Artxiboko argazkia: EiTB

    Durangoko Azoka, jendez beteta. Artxiboko argazkia: EiTB

Ordu gutxi batzuk besterik ez dira falta Durangoko Azokaren 51. edizioak ateak ixteko. Alabaina, bosgarren egunean zehar umeentzako zein nagusientzako jarduera ezberdinak antolatu dituzte. Areto Nagusian, euskal literaturaren alde onak eta txarrak aztertuko dituzte. Ahotsenean, Garilak 26, Lauroba, Perlak, Errime edota Etxe izango dira.

Irudienean, abenduaren 3an abiatutako ikus-entzunezko lehiaketan parte hartu dutenen lanak proiektatuko dira eta horren ostean sari banaketa izango da. Kabi@n, sare sozialekin lotutako azken albisteak zuzenbidearen ikuspegitik aztertuko dituzte. Bestalde, Bide Ertzean talde tolosarrak ibilbide osoko kantuak eskainiko ditu Plateruenako kontzertuan.

Saguganbaran, HIRU3 CDaren aurkezpen ekitaldia egingo dute. Bertan, Gorritxo galtzagorria eta 3TXULO saioko aktoreak izango dira, umeekin batera abestiak kantatuz eta dantzatuz. Szenatokian, ‘Francoren bilobari gutuna’ ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute bisitariek.

Ahotsenea Solasaldiak gunean euskal kulturari ekarpena egin dioten gonbidatuak izango dira, besteak beste, Mariasun Landa, Saioa Olmo, Gaizka Sarasola eta Gaizka Austin Arrieta.

Hona hemen azken eguneko egitarau osoa, gunerik gune:

Areto Nagusia

10:30 11:00
'Loraldia 2017'

11:00 11:30
'Hiztegi Errimatua'

11:30 12:00
Iparraldea baloratu musikak lagun : Hegalaldia egitasmoa

12:30 13:30
GOGOETAREN PLAZA. Istorio bat... nola asmatu. Solasaldia

14:00 14:30
'(Euskal) Literaturaren kontra (eta alde)'

14:30 15:00
HAMEKA karrikako arte eta euskal antzerkiaren Fabrika

15:30 16:00
'El siglo de Luis Ortiz Afau'

16:00 16:30
'Desagerpenaren aurrean: euskalduntasun iraultzailea'

16:30 17:00
'Txillardegiren borroka abertzalea'

17:00 17:30
'Euskarari gorazarrea'

17:30 18:00
Azterketa marxistarako apunteak

18:30 20:00
GOGOETAREN PLAZA: 'Kultur-edukiontziak nola bete'

Ahotsenea Zuzenekoak

11:00 11:30
Garilak 26 "Adrenalinaren zain"

11:40 12:10
Bolbora "Munduari bira"

12:20 12:50
Humus "Adorez"

13:00 13:30
Occhi di Farfalla "Lerroetatik ihes"

13:40 14:10
Solte "Ixa"

14:20 14:50
Deiedra "Ehorzlearen kantuak"

15:00 15:30
Koban

15:40 16:10
Pecozza United "Eszeptizismoaren poltronak"

16:20 16:50
Lauroba "IV"

17:00 17:30
Perlak "Itzaletatik"

17:40 18:10
Izaro "Om"

18:20 18:50
Errime "Errime"

19:00 19:30
Passepartout "Passepartout"

19:40 20:10
Etxe "Bizi"

Irudienea

11:00 13:00
GUtik ZURA (90')

13:00 14:15
Akabuko martxea (61') eta Dominica (8')

14:30 16:30
Pan (111')

18:00 20:00
Kameratoia. Sari banaketa

Kabi@

11:00 13:00
KOMUNITATE/JENDARTE EGUNA. Librezaleren aurkezpena eta ask.libreoffice.org laguntza gunea euskaratzeko maratoia

13:00 13:30
'Interneten gertatutakoa ez da zelaian geratzen. Sare sozialak jokoz kanpo?'

Plateruena

20:00 21:00
'Bide Ertzean'

Saguganbara

10:30 11:00
'Banilo'

11:30 12:30
'Kutxaka'

11:30 12:30
'Kantu-jolas'

12:00 15:30
'Zuresku'

13:00 14:00
'Ene kantak'

13:00 14:00
'Kantu-jolas'

14:00 14:30
'Hiru3'

16:00 17:00
'Arte eta kultur heziketa publiko gazteenzat'

17:00 17:30
'Tipi- tapa- tipi- ilunabarrean'

18:00 18:30
'Pareko'

Szenatokia

12:30 14:10
'Francoren bilobari gutuna'

18:00 19:40
'Francoren bilobari gutuna'

Azoka tb

11:30 12:30
'Azokan gaur'

17:00 17:30
'Amaia DJ'

Ahotsenea solasaldiak

11:00 11:30
Gaizka Sarasola "Erleak, satorrak, beleak"

11:30 12:00
Mikel Hernandez Abaitua "Airearen isla"

12:00 12:30
Mariasun Landa "Azken balada"

12:30 13:00
Saioa Olmo "Eromekanika"

13:00 13:30
Zuriñe Rodriguez eta Oihana Etxebarrieta "Borroka armatua eta kartzelak"

13:30 14:00
Txuma Murugarren "Zerbait ari da gertatzen hor"

16:30 17:00
Joxe Austin Arrieta "Estalien gradora"

17:00 17:30
Pier Paul Berzaitz "Egunsentiaren kantak"

17:30 18:00
Makulu Ken "Makulu Ken"

18:00 19:00
EMANALDIA "Mara Feat. Milay" Mikel Ayllon & Igor Arzuaga

p; Igor Arzuaga

p; Igor Arzuaga