Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Abenduak 8

Asteburua iristearekin batera, azken txanpari ekingo dio Durangoko Azokak

eitb.eus

Durangoko Azokaren azken-aurreko egunean, kultur esperientzia inklusiboei buruzko aurkezpenak egongo dira Areto Nagusian. Szenatokian, hiru lan antzeztuko dituzte, eta sarrera doakoa izango da.

  • Argazkia: Txelu Angoitia (Durangoko Azoka)

    Argazkia: Txelu Angoitia (Durangoko Azoka)

Durangoko Azokaren azken-aurreko egunean, abenduaren 8an, kultur esperientzia inklusiboei buruzko aurkezpenak egongo dira Areto Nagusian. Szenatokian, hiru lan antzeztuko dituzte, eta sarrera doakoa izango da.

‘Kultura, guztion eskura’ kultur esperientzia inklusiboei buruzko aurkezpenak egingo dituzte Areto Nagusian, 17:00etan. Ekitaldian, Telmo Irureta, Ainhoa Moiua eta Auritz arituko dira.

Telmo Irureta aktoreari bi urterekin paralisia diagnostikatu zioten arren, ez zen oztopo izan bere ametsa betetzeko. Izan ere, Minus ukittua mikroantzerkia eskaini zuen iaz Szenatokian.

Ainhoa Moiua zeinu-hizkuntzako irakaslea da eta euskal kantu asko zeinu-hizkuntzan interpretatu ditu. Moiua ezaguna egin zen Zea Mays taldearen ‘Negua joan da ta’ bideoklipean parte hartu zuenean.

Gainera, Auritz taldeak bere liburu-diskoa aurkeztuko du. Literatura eta musika uztartzen dituen proiektuak, Auritz, laino eder hori... izenburuaren azpian, Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN) gaitzaren aurrean sentsibilizazioa bultzatzea du helburu.

Ahotsenea aretoan ere, hainbat proiektu aurkeztuko dituzte. Esaterako, Idurre Eskibal idazleak Goseak janak poesia liburuaren aurkezpena egingo du, 17:00etan. Bestetik, Pello Reparaz musikariak ‘Baloreak’ giza balioak sustatzeko egitasmoari buruz hitz egingo du 12:30ean.

 

Teknologia

Kabi@ aretoan egingo diren ekimenen artean, Kultur Sharea nabarmen daiteke. Kultur Sharea atariaren helburua sorkuntza eta kulturari buruzko informazioa modu azkar eta dinamiko batean zabaltzea da. Horretarako, ikus-entzunezko hainbat formatutan jasoko ditu edukiak. Bestalde, sortzaile, ekimen, areto eta espazio txikiei buruzko informazioa bermatu nahi du, horiei merezi duten espazioa eskainiz. Ekitaldi hori 11:00etan egingo dute.

Bestetik, Itsulapikoa.eus herri finantziaziorako tresna aurkeztuko dute 13:30ean. Euskal Herriko edo Euskal Herriarekin zerikusia duten herri egitasmoek behar duten bultzada ekonomikoa lortzeko crowdfunding (partaidetzan oinarritutako finantziazioa) plataforma da.

 

Arte eszenikoak

2018ko Durangoko azokaren azken-aurreko egunean, hiru antzerki eskainiko dituzte: Schrodinger-en katua, Tomiris eta Agur eta Dolore. Antzerki horietarako sarrera doakoa da.

Anodino Teatroak antzeztuko duen Schrodinger-en katua 19:00etan hasiko da. Jarraian, 19:30ean, Tomiris antzerkiaren txanda izango da, Atx Teatroaren eskutik. Azkenik, Ttak Teatroak Agur eta Dolore eskainiko du, 20:00etan.

 

Musika zuzenean

Gaueko kontzertuari dagokionez, Anestesiak joko du Plateruenan 23:00etan. Zarauzko taldearen 30. urteurrena izateaz gain, taldeak kaleratu zuen lehen LPak, Gorrotoaren Ahotsa izenekoak, 25 urte bete ditu. Hori dela eta, disko horretako kantak joko ditu.

Sarrerak plateruena.eus webgunean zein txarteldegian (17:00etatik 19:00etara eta kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago) eskuratu ahalko dira, 10 euroan.

Anestesiaren kontzertuaz gain, ‘Hautsi bolumena’ Azoka TBko musika-saioa egongo da Plateruena antzokian, 12:00etan.

Ahotsenea aretoan, gainera, zenbait musikari arituko dira. Hesian taldeak Hasiera disko berria aurkeztuko du. Horrez gain, Gatibu, Nogen eta Txapelpunk taldeek, besteak beste, zuzenean joko dute. Ahotsenea aretoko zuzenekoak 11:00etan hasiko dira, Gatiburen eskutik, eta eguneko azken zuzenekoa Leihotikan taldearena izango da, 19:40an.

 

 

ARETO NAGUSIA

10:30 - 11:00 Itsasoan Barrena. Aspanogiko Piraten Istorioak - Aspanogi

11:00 - 12:00 Mahaingurua: Bertsozaletasunaren azterketa soziologikoaz eta bertsolaritzaren geroaz solasean. Harkaitz Zubiri, Beñat Gaztelumendi eta Igor Elortza - Bertsozale Elkartea

12:30 - 13:30 GOGOETAREN PLAZA. Solasaldia. Ander Lipus eta Maialen Errotabehere. Gidaria: Maia Muruaga

14:00 - 14:30 Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari. Elixabete Garmendia - Elkar / Berria / Jakin

14:30 - 15:00 Aterpetuak. Edurne Elizondo eta Joannes Jauregi - Nor Euskal Herria Antiespezista

15:00 - 15:30 Mahaingurua: Dantza. Telmo Esnal eta Juan Antonio Urbeltz - Txintxua Films

15:30 - 16:00 Tiempos de Bruma. El crimen de Lourdes Txiki. José Luis Vélaz

16:00 - 16:30 2019ko Ilargiaren Egutegia. Jakoba Errekondo eta Pello Zabala - Argia

16:30 - 17:00 Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea. Pako Sudupe - Txertoa

17:00 - 18:00 Kultura, guztion eskura. Kultur esperientzia inklusiboen aurkezpenak.

18:30 GOGOETAREN PLAZA. Mahaingurua: Kulturaren transmisioa eskolan. Iratxe Retolaza, Maria Rivero, Pello Ulazia eta Mikel Artola. Gidaria: Kattalin Miner

 

KABI@

11:00 - 11:30 Enseiucarrean aldizkaria digitalizatzeko proiektuaren aurkezpena. Euskal Kultura Mintegia - Deustuko Unibertsitatea

11:30 - 12:00 Kultur Sharea atariaren aurkezpena

12:00 -  12:30 Artizarra, ikertzaile euskaldunen sare soziala - Udako Euskal Unibertsitatea

12:30 - 13:00 Teknologia berriak irisgarritasunaren alde - Barnetik Kooperatiba

13:00 - 13:30 Izarkomeko kideen sare soziala. Aurkezpena

13:30 - 14:00 Itsulapikoa.eus herri finantziaziorako tresna

16:00 - 19:00 Kolore Anitzak. Antzerki interaktiboaren aurkezpena. Aitor Ruiz de Arbulo

 

SAGUGANBARA

11:00 - 11:30 Txori txikia eta krokodiloa. Dobera Elkartea. (4-10 urte)

12:00 - 12:30 Kokoak, marrazkiei kosk!. Familia osoarentzat. Eider Eibar.

12:30 - 13:30 Poza. Uxue Alberdi eta Eider Eibar. (5-6 urte)

15:00 - 15:30 Herensugeen itzulera. Jon, Maite, Sonia eta Ander. (8-12 urte)

16:00 - 16:30 Ni neu galtzeta. Iker Uribe eta Joana Ziganda (3-10 urte)

17:00 - 17:30 Arbi, liburu interaktiboa. Errealitate areagotuan marrazteko tailerra. (3-9 urte)

18:00 - 18:30 Loa, anzterkia. Familia osoarentzat. Karrika Antzerki Taldea.

19:00 - 19:30 Ipuin kontaketa: Non dago Txirlo?. (3-6 urte)

 

PLATERUENA

12:00 - 12:30 Hautsi Bolumena. Azoka TBren musika-saioa

23:00 - 23:59 Anestesia - Gorrotoaren ahotsaren 25. urteurrena. Sarrera: 10 €

 

AHOTSENEA (zuzenekoak)

11:00 - 11:30 Gatibu. Azken indioak

11:40 - 12:10 Nogen. Liv Til Døden

12:20 - 12:50 Txapelpunk. Zorionak nire partez…

13:00 - 13:30 Bad Sound. Birsortzen

13:40 - 14:10 Hesian. Hasiera

14:20 - 14:50 Erabatera. Antipodetan

15:00 - 15:30 Isuo eta Kezman. Bihar akaso

15:40 - 16:10 Tristtan Mourguy eta Horeba. Dual [2/2]: beharrezkoa da… hutsa

16:20 - 16:50 Txost!. Erreferak esperantza

17:00 -  17:30 Bidelapurrak. Gorriak eta bi

17:40 - 18:10 Hara!. Errotak

18:20 - 18:50 Dama. Dama

19:00 - 19:30 McOnak. Gure naufragioak

19:40 - 20:10 Leihotikan. Non zaude?


AHOTSENEA (solasaldiak)

11:00 -  11:25 Joseba Aurkenerena. Euskal Herria, beti!

11:30 - 11:55 Ainara Maia eta Iñaki Martiarena. Muxuak

12:00 - 12:25 Gotzon Barandiaran. Hitzen ahairea

12:30 - 12:55 Pello Reparaz. Baloreak’

13:00 - 13:25 Mikel Santos Belatz Gerezi Garaia

17:00 - 17:25 Idurre Eskisabel. Goseak janak

17:30 - 17:55 Dani Fano. Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak

18:00 - 18:25 Gasteizko gaztetxea 30 urte. Hainbat egile

18:30- 18:55 Unai Iturriaga eta Alex San Vicente. Haur besoetakoa. Paristik datorren artista

19:00 - 19:25 Katixa Agirre. Amek ez dute


IRUDIENEA

11:00 - 11:45 Han edo Hemen, Zuk. Film laburra. 28’

11:45 - 12:30 Astelehena. Film laburra. 25’

12:30 - 15:00 Soinujolearen Semea. Film luzea (areto handian). 95’. Emanaldi berezia, gonbidapen bidez (*)

15:00 - 16:45 Paddington 2. Haurrentzako filma (4-12 urte). 103’

17:00 - 16:48 Agur Etxebeste!. proiektuaren aurkezpena.

17:30 - 18:00 Apodaka. Film laburra. 11’

18:00 - 19:00 Lope. Film laburra. 40’

19:00 - 19:45 Dantza dokumentalean oinarritutako dokumentazio lana. 25’

19:45 - 21:00 Muga deitzen da pausoa. Dokumentala. Aurrestrenaldia, gonbidapen bidez (*)

(*) Gonbidapenak abenduaren 5etik aurrera jaso ahal izango dira Irudienean

 

SZENATOKIA

19:00 - 19:30 Schrodinger-en katua.  Anodino Teatroa. Egilea: Mikel Fernandino.  Antzezleak: Aitor Fernandino, Mikel Losada. Sarrera doan

19:30 - 20:00 Tomiris. Atx Teatroa. Antzezlea: Iñaki Ziarrusta. Sarrera doan

20:00 - 20:30 Agur eta Dolore. Kamikaz Kolektiboa eta Ttak Teatroa. Antzezleak: Miren Gaztañaga, Iraia Elias. Zuzendaritza: Amancay Gaztañaga. Sarrera doan