Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

DURANGOKO AZOKA

Zer egin eta zer ikusi ugari, Durangoko Azokaren azken egunean

EITB.EUS

Familia osoarentzako ipuin maratoi bat egingo dute 2018ko Durangoko Azokaren azken egunean, Saguganbaran. Olatz Salvadorren kontzertua Azokaren azken ekimena izango da.

  • Durangoko Azoka 2018

Durangoko Azokaren azken egunean, abenduaren 9an, familia osoarentzako ipuin maratoi bat egingo dute Saguganbara aretoan. Maratoia 11:00etan hasi eta 17:30ean amaituko da.

Horretan arituko diren ipuin kontalariak Lur Korta, Dorleta Kortazar, Maite Franko, Mireia Delgado eta Aitor Martinez Vinagret dira. Gainera, Berbaro Elkarteak orri-markatzaileak egiteko tailer bat egingo du 6 urte baino gehiagoko haurrentzat.

Olatz Salvadorrek azokaren azken kontzertua eskainiko du. Plateruenan, 20:00etan, egingo duen doako kontzertuan, artista donostiarrak bere bakarkako lehen estudioko lana aurkeztuko du: Zintzilik. Olatz Salvador kantautorea da, baina disko horren abestiak banda batekin egin ditu, betiere bere esentzia galdu gabe.

DemaS.A. txapelketaren finala

Egun osoan ikusgarri egongo diren ikus-entzunezko edukiez gain, DemaS.A. txapelketaren finala egingo dute Irudienean, 17:30ean. DEMAS.A euskarazko ikus-entzunezko rallyen arteko lehen txapelketa da.

Ikus-entzunezko rallyak asko ugaritu dira azken urteetan Euskal Herrian. Proba horietan, parte-hartzaileek gai baten inguruko film labur bat grabatu behar izaten dute, denbora jakin batean. Herri bakoitzean irabazle bat egoten da.

DemaS.A. txapelketaren finalean, hainbat herritan egindako rallyetako irabazleak batuko dituzte. Final horretara helduko diren lanak euskarazko film laburrak dira, lehiaketa baten barruan 12-48 orduko tartean egindakoak.

Hiru sari banatuko dituzte:

- 300 euro eta sorpresa bat: 24 ordu baino gutxiagoan sortutako  film labur batentzat

- 300 euro eta sorpresa bat: 24-48 ordu tartean sorturiko film labur batentzat

- 300 euro: proiektatutako lan guztien artean, publikoak aukeratutako lanarentzat

 

Inteligentzia artifiziala

Kabi@ aretoko ekitaldi bakarra Uztaritze Betelu eskultorearen ‘Ni naiz?!’ izango da egun osoan, 12:00etan hasi eta 20:00etan amaituko baita. ‘Ni naiz?!’ inteligentzia artifiziala eta giza inteligentziaren arteko elkarlan posibleak esploratzeko ekimen artistikoa da.

Uztaritzek urteetan euskaraz idatzitako eta Mikel Azkarate inteligentzia artifizialaren bidez prozesatutako olerkiak izango dira bertan aztergai.

Egun horretan sortzen diren olerkiak ikusteko, bideo baten bidez prozesu horren berri jasotzeko eta Uztaritzek berak egindako lana ikusteko aukera izango dute bertan bisitariek.

 

ARETO NAGUSIA

11:00 - 11:30 Yoga saioa. Maite Eizmendi

11:30 - 12:00 El peso de la ira. Adrián Martín Ceregido

12:00 - 12:30 Miradas en torno al Procés. Ramón Zallo eta Txema Garcés - Txertoa

12:30 - 13:00 Urdirotz eta Antzin. Euskal Udalekuak. Historia eta istorioak - Goitikoetxea Kultur Elkartea

13:00 - 13:30 Lurraldea eta Herria. Eneko Bidegain - Pamiela

14:00 - 14:30 Cárceles y derechos. Enfermedad, acumulación de condenas, alejamiento. Iñaki Lasagabaster – EHU (Joseba Azkarragak eta Jon Iñarrituk ere parte hartuko dute)

17:00 - 17:30 Kalafate euskarazko irakurketa errezeko klasiko unibertsalean bilduma: Kapitain Ausartak eta Zentzua eta sentiberatasuna

17:30 - 18:00 2019ko Loraldia. Programazioaren aurkezpena. Imanol Agirre

18:00 - 18:30 Euskal Herriko estatu autonomoaren konstituzioa. Urtzi Ihitza – Lemuria

 

KABI@

12:00 - 20:00 Ni naiz!? Inteligentzia artifizialak eta giza inteligentziaren arteko elkarlan posibleak esploratzeko ekimen artistikoa. Ustaritz Betelu (Egun osoan zehar)

 

SAGUGANBARA

IPUIN MARATOIA

11:00 - 11:30 Ipuin kontaketa: Aurorita beti polita. Lur Korta (familia osoarentzat)

12:00 - 12:30 Ipuin kontaketa: Heldu eskutik. Dorleta Kortazar (familia osoarentzat)

18:00 - 18:30 Orri-markatzaileen tailerra. Berbaro Elkartea (+6 urte)

16:00 - 16:30 Ipuin kontaketa: Maletatik irtendako ipuinak. Mireia Delgado (familia osoarentzat)

17:00 - 17:30 Ipuin kontaketa: Kokitoren amona. Aitor Mtz Vinagret (familia osoarentzat)

13:00 - 13:30 Ipuin kontaketa: Jateko moduko ipuinak. Maite Franko (familia osoarentzat)

 

PLATERUENA

12:00 - 12:30 “Hautsi Bolumena”. Azoka TBren musika saioa

20:00 Olatz Salvador. Sarrera doan.

AHOTSENEA (zunenekoak)

11:00 - 11:30 Berçaits anaiak. Anai

11:40 - 12:10 Mairu dantza

12:20 - 12:50 Haxotz. Letaginak

13:00 - 13:30 Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak (izenbururik gabeko diskoa)

13:40 - 14:10 Inun. Aingurak

14:20 - 14:50 Pantxis Bidart & Alexis Therain. 14

15:00 - 15:30 Ibai Marin. Bidean naiz

15:40 - 16:10 Guda dantza. Guda dantza

16:20 - 16:50 Bihozkada. Pirata lagun II

17:00 - 17:30 Maddi Zubeldia eta H-Eden. Zimurrak baleki

17:40 - 18:10 Passepartout. Sinergia

18:20 - 18:50 Gorpuzkingz

19:00 - 19:30 Indidxabak. Indidxabak

19:40 - 20:10 Elortegi anaiak. Basque culinary rokanrol

 

AHOTSENEA (solasaldiak)

11:00 - 11:25 Ane Labaka eta Malen Amenabar. Ezpainetakoa

11:30 - 11:55 EZTENA Kultur Elkartea. Aitaren larrua (Tripak kolektiboa), Zapatak (Joxemari Carrere), Ametsen faktoria (J.M. Urrutia ‘Txotxe’)

12:00 - 12:25 Emagin Elkartea. Ezagutzaren matazak

18:00 - 19:00 Inondik inora. Benetan Be. Familia osoarentzako antzerkia. Sarrera: 4 €

17:30 - 19:00 DemaS.A. Lehiaketa

(*) Gonbidapenak abenduaren 5etik aurrera jaso ahal izango dira Irudienean

 

SZENATOKIA

12:30 - 12:55 Joanes Urkixo. Ekaitza urrun

13:00 - 13:25 Edorta Jimenez. Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua

17:00 - 17:20 Jon Arretxe. Ez erran deus

18:30 - 19:30 Afoniak. Xabier Erkizia, Arantxa Iturbe eta Luka Rullo. Donostia Kultura eta EKE.

 

IRUDIENEA

11:00 - 13:00 Margolaria. Dokumentala. Emanaldi berezia, gonbidapen bidez - 103’ (*)

13:00 - 13:30 June. Film laburra. 7’33’’

13:30 - 14:00 Ane eta Peio, amodio istorio bat piper artean. 2019ko proiektuaren aurkezpena.

14:00 - 15:50 Lou. 2019ko proiektuaren aurkezpena.