Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Abenduak 5-8

Oier Zuñigak Durangoko Azokaren ekosistema irudikatu du 54. edizioko kartelean

eitb.eus

“Osorik DA” lelopean, abenduaren 5etik 8ra egingo dute aurten Durangoko Azoka. Oier Zuñiga iruindar ilustratzaile eta diseinugilea arduratu da kartela egiteaz.

  • Oier Zuñiga

    Oier Zuñiga iruindarrak diseinatu du 54. edizioaren kartela. Argazkia: Durangoko Azokaren Twitterra.

Durangoko Azokak 54. edizioko kartela eta ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur, urriak 29, Durangoko Andra Mari elizpean. Abenduaren 5etik 8ra ospatuko da aurten Azoka, eta "Osorik DA!" izango da bere lelo nagusia. Edizio honetako kartela Oier Zuñiga artista iruindarrak egin du, eta bertan Azoka osatzen duten osagaiak agertzen dira: sormena, salerosketa, hartu-emana...

Kartelak lau zati bereizten ditu, eta bakoitzak Azokako ezaugarri bati erreferentzia egiten dio: burua (sormena), bularra (zabaldu-erakutsi), gerria (hartu eta eman) eta hankak (akzioa eta mugimendua).

Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak leloari buruz azaldu duenez, "Durangoko Azoka ekosistema berezi bat da. Gune, babesle eta eragile ezberdinen artean antolatzen da. Sortzaile, hartzaile, argitaletxe, autoekoizle, diskoetxe eta bisitariok partekatzen dugu. Gazte, heldu, ume, ikasle, langile, erretiratu, kuadrilla... denona da. Literatura, musika, arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak, kultura digitala... hori dena osotasun bat da. Durangoko Azoka osorik DA!".