Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

56. edizioa

220 erakusmahai izango dira berriz ere aurrez aurrekoa izango den Durangoko Azokan

N. V. | EITB Media

56. edizioa abenduaren 4tik 8ra izango da, ohiko gisan, publikoa, sortzaileak eta saltzaileak bekoz beko direla. Nolanahi den, iazko estreinaren ondoren, online dena ere martxan egongo da, abenduaren 3tik 7ra.  

1:9
Leire Urbeltzek egin du aurtengo kartela. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Durangoko Azokaren 56. edizioa, iazkoa ez bezala, aurrez aurrekoa izango da, antolatzaileek gaur iragarri dutenez: 220 erakusmahai paratuko dituzte Landako gunean, abenduaren 4tik 8ra.

Dena dela, iaz osasun baldintzek behartuta estreinatutako online denda aurten ere egongo da martxan, abenduaren 3tik 7ra.

Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak gaurko aurkezpen ekitaldian azaldu duenez, Azoka "presentziala eta digitala" izango da aurten. "Itzuliko dira erakusmahaiak, itzuliko dira korridoreak, itzuliko dira Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Saguganbara eta Szenatokia, eta itzuliko dira sortzaileak, argitaletxeak, diskoetxeak, zein autoekoizleak; eta itzuliko dira, nola ez, kulturzaleak", esan du Mujikak.

Landako guneak izango duen aforoa eta Azoka bisitatzeko osasun-neurriak zein izango diren aurrerago zehaztuko dute antolatzaileek.

Aurrez aurreko ekitaldian egongo direla erabakita, sortzaileek urriaren 8tik aurrera bidali ahalko dituzte bertan parte hartzeko proposamenak.

Kartela, Leire Urbeltzen lana

Durangoko 56. Azokako kartelaren egilea Leire Urbeltz (Iruñea, 1985) sortzailea da, eta aitortu duenez, "ohore handia" izan da berarentzat lan hau egitea.

Sortzaile iruindarrak "Desipuindegia" izeneko lana sortu du Azokaren 56. ediziorako. Kartel koloretsuan, Urbeltzek Azokako lehenengo edizioak izan ditu gogoan, baina gaur egunera ekarrita.

'Desipuindegia'

'Desipuindegia'