Itxi

Euskararen Txantxangorria

Euskararen Txantxangorria

Euskararen Txantxangorria

TXANTXANGORRIA

Bidali zure argazkia eta iPad mini bat irabazi ahalko duzu!

Euskararen Txantxangorria nonahi ikusten duzula, atera argazki bat, eta txantxangorria@eitb.eus helbidera bidali.

  • Euskararen Txantxangorria

    Euskararen Txantxangorria

Euskararen ikur berria, euskararen txantxangorria, denon sinboloa da, euskaraz hitz egiteko gonbidapena, eta hainbat tokitan ikus daiteke. Orain, gainera, Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk abian jarri duten lehiaketari esker, iPad mini bat irabazteko aukera emango dizu sinbolo berri horrek. Ikurra nonahi dagoela, argazki bat atera, eta txantxangorria@eitb.eus helbidera bidali besterik ez duzu egin behar. Argazkian, bakarrik azaldu zaitezke, zure ikaskideekin, lagunekin, familiakoekin… zuk aukeratu. Hori bai, adingabeak agertuz gero, tutoreen baimena behar dugu argazki horiek argitaratu ahal izateko. Izan ere, argazki guztiak eitb.eus-en erakutsiko ditugu, Euskararen txantxangorriaren atarian.

Lehiaketa apiriliaren 18tik 28ra izango da indarrean, eta EiTB Taldeko irratiek eta webguneak emango dute horren berri. Horrela, bada, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak, Gazteak eta eitb.eus-ek lehiaketan parte hartzera animatuko zaituzte. Guztira, bost iPad mini zozketatuko ditu EiTBk esandako bost euskarrietan, eta irabazleen izenak komunikabideetan emango dira ezagutzera apirilaren 29an. Egun horretan bertan, albistea argitaratuko dugu eitb.eus-en irabazleen izenak ezagutzera emateko.

Eman hegoak euskarari eta zorte on iPad minien zozketetan!