Itxi

2014/12/02

10:00

Euskara

Abenduraren 3an

#eusgara-ren mundu-mapa

L.S.

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, #eusgara etiketarekin egindako txioak munduko mapa baten agertuko dira, gailuak geolokalizatu eta GPSa aktibatuz gero.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Autengo Euskararen Egunean #eusgara-ren munduko mapa osatuko du Euskal Irrati Telebistaren eitb.eus webguneak. Etiketa horrekin txiokatzen diren mezu guztiak munduko mapa baten agertuko dira. Horretarako, baina, erabiltzaileek gailuak geolokalizatu eta GPSa aktibatu beharko dute.

#eusgara da aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean euskarari babesa emateko Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak proposatutako etiketa. Patxi Baztarrikak, erakunde horretako buruak, txio batean azaldu duenez: "Eus"karaz gara,"eus"karaz bizi gara,"eus"kararekin gara,"eus"kaldunak gara, #eusgara"

Hori dela eta, EiTBk bere egingo du etiketa, eta munduko mapa bat osatuko du horrekin, bost kontinenteetan dauden euskaldunak eta euren mezuak bistaratu ahal izateko.

Parte hartu nahi izanez gero, hiru gauza hartu behar dira kontuan: Twitterren duzun kontuak aukeratuta izan behar du txioak geolokalizatzeko aukera, smarthphone edo tabletaren GPSak aktibaturik behar du izan, eta txioa bidaltzerakoan kokapenaren "ikurtxoa" aukeratu eta maparen kokapena baieztatu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;