Euskara
Osoko Bilkuran
Euskaltzaindiak 6 euskaltzain urgazle berri izendatu ditu
N.V. | eitb.eus
Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Roberto Gonzalez de Viñaspre, Karmele Jaio, Iñaki Martinez de Luna, Patxi Salaberri Muñoa eta Blanca Urgell izendatu ditu Akademiak.
-
Blanca Urgell sailburu ohia da euskaltzain urgazle berrietako bat
Uztailaren 17an Donostian egin zuen Osoko Bilkuran, Euskaltzaindiak 6 euskaltzain urgazle gehiago izendatu zituen:
Rikardo Arregi Diaz de Heredia Gasteizen (Araba) jaio zen, 1958an. Psikologia eta Irakasle ikasketak egin zituen Salamancan eta Euskal Filologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ogibidez, bigarren hezkuntzako irakaslea da. Idazlea da.
Roberto González de Viñaspre Bilbon (Bizkaian) jaio zen, 1961ean. Trebiñu Konderrian bizi da, 12 urte zituenetik. Euskal Filologian lizentziatu zen, Deustuko Unibertsitatean. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko hizkuntz teknikaria da. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordekidea, 2005etik. Gasteizko Toponimia egitasmoko aholkulari izan zen, 2009tik 2013ra.
Karmele Jaio Eiguren Gasteizen (Araba) jaio zen, 1970ean. Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Emakundeko Komunikazio arduraduna eta idazlea da.
Iñaki Martinez de Luna Gasteizen (Araba) jaio zen, 1950ean. Soziologian doktoregoa eskuratu zuen, Deustuko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteko arduraduna da 1986tik.
Patxi Salaberri Muñoa Aramaion (Araba) jaio zen, 1956an. Euskal Filologian doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea). UPV-EHUko Filologia irakaslea. Euskal Herriko Unibertsitateko EUDIA ikerketa taldeko kide da, euskararen bariazio soziolinguistikoa ikertzeko sortutako taldea.
Blanca Urgell Lázaro Gasteizen (Araba) jaio zen, 1962an. Euskal Filologian doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta EHUko Filologia irakaslea da, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua izan zen 2009-2012 artean.