Itxi

Euskara

Euskaltzaindia

Itxaro Borda eta Andres Alberdi euskaltzain oso izendatu ditu Euskaltzaindiak

N. V. | EITB Media

Xarles Videgainen eta Andoni Sagarnaren hutsuneak beteko dituzte, bi horiek emeritu izatera igaro baitira. 24 euskaltzain osoko eta 10 euskaltzain emerituk osatzen dute Euskaltzaindia.

  • Itxaro Borda eta Andres Alberdi

    Itxaro Borda eta Andres Alberdi

Itxaro Borda eta Andres Alberdi euskaltzain oso izendatu ditu Euskararen Akademiak. Ostiralean Donostian egindako osoko bilkuran erabaki zuen Euskaltzaindiak bi horiek beteko dituztela Andoni Sagarnak eta Xarles Videgainek utziko dituzten hutsuneak.

Videgain eta Sagarna emeritu izatera igaro ziren uda aurretik, eta uztailaren 22an zabaldu zela bi-bien hutsuneak betetzeko hautagaiak aurkezteko epea.

Orain, zortzi hilabeteko aldia izango dute euskaltzain oso berriek sarrera hitzaldiak prestatzeko.

Andres Alberdi Gorostiaga (Getaria,1950) Filosofian lizentziaduna 38 urtean aritu da irakaskuntzan. 1986tik, DBHko eta Batxilergoko Euskara eta Literaturako hogeitik gora ikasliburu eta gramatikaren egilea da.

Itxaro Bordak Historiako goi-mailako ikasketak egin zituen, eta postari ogibidetik erretiratuta dago gaur egun. Gazte-gazterik hasi zen idazten, eta eleberrigile, poeta, artikulu- eta abesti-gile aritu da.

Gaur egun, 24 euskaltzain osoz, 10 euskaltzain emerituz, 143 euskaltzain urgazlez eta 65 ohorezko euskaltzainez osatua da Euskaltzaindia. 98 lagun euskaltzain oso izan dira 1918tik gaurdaino.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena