Itxi

Gastronomia

Bizkaikoa

Bizkaiko txakolinaren uzta txikiagoa, baina kalitate onekoa

Guztira milioi eta erdi litro txakolin baino gehiago egin dituzte eta batik bat barruko merkatuan saldu dute: ia %7 igo dira barruko salmentak.

1:56

Iazko lehorteak txakolin uzta txikiagoa baina kalitate onekoa utzi omen du Bizkaian. Guztira, milioi bat eta erdi litro txakolin baino gehiago egin dituzte eta batik bat barruko merkatuan saldu dute.

Aurten ere urte ona izan da adituen berbetan. Alderik ez da egon azken urte bietako txakolin uztetan Bizkaian. Kalitatea, berriz, hobea izan da.

Upategiei dagokenez, aurten ere azken hamar urteotako joera bera igarri da, hau da, gero eta upategi gutxiago dago baina gero eta gehiago dira landutako hektareak eta, hortaz, egindako txakolin bolumena.

Baina erronka txakolin guzti hori non saltzea da. Aurten, esaterako, ia %7 igo dira barruko salmentak baina kanpokoak %20 inguru jaitsi dira, batez ere Estatu Batuetako merkatuan.

Frantzian, Britainia Handian eta Holandan, hobetuz doaz Bizkaiko txakolinaren salmentak.