Publizitatea
Itxi

2019/06/12

11:41

Gastronomia

Heriotza

Jose Maria Gorrotxategi euskal gozogintzaren maisua zendu da

Agentziak | Erredakzioa

Gipuzkoar gozogileak 90 urte zituen, eta haren aldeko hileta ostegunean egingo dute, ekainak 13, Tolosako Andre Maria parrokian.

  • Jose Maria Gorrotxategi

    Euskal gozogintzaren historia eta tradizioa ikertzera bideratu zuen bere bizitza Gorrotxategik

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Maria Gorrotxategi gipuzkoar gozogilea, 2015ean Basque Culinary Centerrek Ohorezko Maisu Gozogile izendatua, bart hil da, asteartearekin, Donostian, 90 urte zituela.

Jose Maria Gorrotxategi Picassarri tolosarra atzo hil zen, senideak inguruan zituela, eta haren gorpua Funeraria Vascongadak Tolosan duen egoitzara eraman dute.

Gorrotxategik oso establezimendu ospetsua du Tolosako Plaza Zaharrean, eta sei seme-alabetako bik, Rafak eta Iñakik, aitaren bideari jarraitu diote bertan. Xaxu ezaguna eta beste gozo batzuk egitera ez ezik, euskal gozogintzaren historia eta tradizioa ikertzera ere bideratu zuen bere bizitza Gorrotxategik.  

Euskal gozogile eta txokolategile ospetsuaren aldeko hileta ostegunean egingo dute, 19:30ean, Tolosako Andre Maria parrokian.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;