Itxi

Literatura

'Kristalezko begi bat'

Miren Agur Meabek Zazpi Kale saria jaso du, Bilbon

Erredakzioa

Bizkaiko hiriburuko liburu azokaren aurreko edizioan ale gehien saldu dituen euskarazko liburuaren idazleari ematen zaio sari hori urtero.

  • Miren Agur Meabe, gaurko ekitaldian. Argazkia: EiTB.

    Miren Agur Meabe, gaurko ekitaldian. Argazkia: EiTB.

Miren Agur Meabe idazleak Zazpi Kale saria jaso du gaur Bilbon, hiriko liburu azokan, liburuzaleen topagunearen aurreko edizioan ale gehien saldu zituen euskarazko liburuaren egilea izan baita.

Oraingoan, "Kristalezko begi bat" idazlanagatik eman diote Zazpi Kale saria, Ramon Zumalaberen marrazki bat, Miren Agur Meaberi (Lekeitio, 1962). Saria jasotzeko unean, horrela hitz egin du idazleak: "Nostalgiaren eta errebeldiaren artean bizi izan naiz beti, eta batuketa horrek testu gazi-gozoak ekarri ditu... Batzuetan, bizizaletasunetik abiatuta, eta beste batzuetan itxaropenik eza lagun..."

Bilboko Liburu Azokak Eusko Jaurlaritzak babesten du, eta Euskadiko Liburu Ganbarak antolatzen du, eta hiriburuko Areatzan egiten da.