Itxi

Literatura

Maiatzak 31-Ekainak 4

Literatura topaketak Bilbon, Blas de Otero gogoratzeko

Agentziak | Erredakzioa

Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazioak zenbait jarduera antolatu dituzte aurten poeta bilbotarraren jaiotzaren lehen mendeurrena ospatzeko.

  • Manuel Rivas galiziarrak parte hartuko du, besteak beste.

    Manuel Rivas galiziarrak parte hartuko du, besteak beste.

Maiatzaren 31tik ekainaren 4ra, Bidebarrietako liburutegian zenbait poeta elkartuko ditu, Blas de Otero bilbotar poetaren jaiotzaren mendeurrenaren harira; Pere Gimferrer, Antonio Martíiez Sarrion, Antonio Colinas, Manuel Rivas, Elena Medel, Andres Neuman eta Paco Ibañezek parte hartuko dute ekitaldian.

Literatur jardunaldiak maiatzaren 30ean hasiko dira, 19.30ean, Jose Fernandez de la Sotaren zuzendaritza eta gidoia dituen film labur dokumental baten proiekzioarekin; Caballero Bonald poeta andaluziarrarekin izandako solasaldia da filmaren haria.

Gimferrer, Felipe Juarist, Paco Ibañez…

Maiatzaren 31n lehenengo topaketa egingo da, Pere Gimferrer eta Antonio Martinez Sarrion elkartuko dituena. Gonbidatuek "atzera begiratuko dute, Oteroren lanarekin izan zuten lehenengo harremana, euren lanean izan duen eragina, poetaren giza erretratua eta zuzenean ezagutu zutenen anekdotak jendearekin partekatzeko. Horrez gain, Oteroren lana beti egongo da presente, gonbidatuek irakurri edo gogoratu nahi dituzten poemekin.

Ekainaren 1ean Antonio Carvajalen eta Antonio Colinasen txanda izango da, eta hirugarren topaketan, ekainaren 2an, Felipe Juaristirena eta Manuel Rivasena.

Ekainaren 3an, "Expresión y reunión" izenburupean, poesia garaikideko lau ahots garrantzitsu bilduko dira poesia errezitaldian: Xuan Bello, Amalia Iglesias, Andrés Neuman eta Elena Medel. Errezitaldiak Iñaki Salvadorren pianoaren laguntza izango du.

Blas de Oteroren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko programazioa ekainaren 4an amaituko da, Paco Ibañezen kontzertuarekin. Gitarra jole eta kantautore beteranoak ekitaldi honetarako beren beregi prestatutako errepertorioa eskainiko du. Kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko Bilbao Kulturaren webgunean.