Literatura
Maiatzak 25-28
Zarautzek euskal literaturaren isla erakutsiko du asteburuan
eitb.eus
Euskarazko literaturaren topagunea egingo dute maiatzaren 25etik 28ra, Gipuzkoako udalerrian, bederatzigarrenez. Besteak beste, Txillardegiren lanari begiratuko diote.
-
Larunbatean, 'Hozkailua' antzezlana taularatuko dute jaialdian
2008an Larrabetzun sortu eta gero 2014tik Zarautzen egiten den Literaturia jaialdia euskal literaturarako (jatorriz euskaraz idatzia zein euskarara ekarria izan) erakusleihoa eskaintzen du urtero, liburu azoka, aurkezpen, solasaldi eta emanaldien bidez.
Aurten, "isla" izango du ardatz jaialdiak, ispiluak bezala, literaturak irakurleari aurrean daukana hobeto ulertzeko bidea ematen dion ustean, eta Txillardegiri gorazarre egingo dio, erakusketa baten eta zuzeneko ikuskizun baten bidez.
Batetik, Modelo aretoaren sarreran, "Txillardegi, modernitatearen isla" erakusketa paratuko dute, zeinetan modernitatea literaturara nola ekarri zuen erakutsiko baitute argazkien eta liburu azalen bidez, eta Garoa liburu dendan donostiar idazlearen lan-mahaia jarriko dute ikusgai.
Gainera, igandean, hilak 28, Elsa Scheelen Txillardegiren liburuaren irakurketa dramatizatua taularatuko dute, Dorleta Urretabizkaiaren zuzendaritzapean.
Ostegunean hasiko da literatura jaialdia, SkizopozikS Markos Gimenok Euskalduna tabernan eskainiko du errezitaldi esperimental umorezkoarekin. Ondoren, bestelako ikuskizun mordoa etorriko dira: "Nigan, ispilu batean bezala", Irati Jimenez eta Petti; Bihotz Bakartien Klubaren ikuskizun berria; "Hozkailua", ArteDramaren lan berria; "Sakaponetara, memoriaren ispiluarekin"…
Haurren gunea ere izango da, Musika Plazan, eta, noski, liburu azoka ere bai. Halaber, Garoa liburu dendak liburu aurkezpenak hartuko ditu maiatzaren 27an, goizez eta arratsaldez: "Munduko Poesia Kaierak", "Koadernoa zuri", "Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama"…
iv>