Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Nafarroa, nobela beltzaren erakusleiho: Pamplona Negra eta (H)ilbeltza

Literatura

Jaialdiak

Nafarroa, nobela beltzaren erakusleiho

eitb.eus

2018/01/17

Intriga eta hilketak Baluartera itzuliko dira Pamplona Negra jaialdiaren laugarren edizioan. Gainera, (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea egingo dute Baztanen.

  • Whatsapp
  • Bidali

Eleberri beltzarekiko zita bikoitza dago Nafarroan aste honetan. Batetik, intriga eta hilketak laugarren aldiz iritsiko dira Baluarte jauregira, Pamplona Negra jaialdiaren edizio berri honetan. Idazleen eta generoaren zaleen arteko topagunean, hitzaldiak, ikastaroak, film emanaldiak eta erakusketak egongo dira.

Bestalde, (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Asteak idazleekin topaketak, filmak eta ikuskizunak eskainiko ditu Baztanen, urtarrilaren 21era arte.

Pamplona Negrak, gainera, “El crimen a escena” jarduera ere eskainiko du astearte honetan, eta Paco Etxeberria auzitegiko medikuak bere lanaren sekretu eta misterioez hitz egingo du bertan.

Halaber, misteriozko jolasa dakarren telefono-aplikazio bat eta 360 graduko errealitate birtuala erabiltzen duen film labur bat aurkeztu ditu jaialdiak.

(H)ilbeltza

Bestalde, (H)ilbeltza Baztango jaialdiak Txomin Peillenen hitzaldi bat (asteazkena), “Chinatown” filmaren proiekzioa (ostirala) eta Jon Arretxe, Pierre Mestrot, Galder Perez eta John Andueza idazleen azken lanen aurkezpena (larunbata) eskainiko ditu, besteak beste. Egun horretan, Susmagarrien Gaua jolasa ere egingo dute gero, herriko tabernetan zehar.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena