Itxi

Literatura

Liburutegi digitala

'19 kamera', 'Ezekiel' eta 'Patria', Eliburutegian gehien mailegatutakoak

eitb.eus

2018. urtea 29.000 erabiltzaileri egindako 57.180 mailegurekin bukatu zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako liburutegi digitalak. Gehien mailegatutako filmak ‘Amama’ eta ‘Loreak’ izan dira.

  • Jon Arretxe

    '19 kamera' Jon Arretxeren liburua izan da 2018an mailegutan gehien eskatutakoa

Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi digitalak, Eliburutegiak, 2018an izandako datuak iragarri ditu: 29.134 erabiltzailek 57.180 mailegu egin zituzten (aurreko urtean baino 11.724 mailegu gehiago, % 25,6 gehiago).

Eskari gehien izan zituzten hiru argitalpenak 19 Kamera, Jon Arretxerena; Ezekiel, Jasone Osororena; eta Patria, Fernando Arambururena izan ziren. Eskaera handiena izan duten 15 maileguen artetik zortzi euskarazko argitalpenak izan dira, eta gainerako zazpiak gaztelaniazkoak.

eLiburutegiak eskaintzen dituen filmei dagokienez, gehien eskatutakoak izan dira Amama, Asier Altunak zuzendua; Loreak, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendua; eta Ozzy animazio-filma, Alberto Rodriguezek eta Nacho la Casak zuzendua.

2018an gehien mailegatutako liburuak

19 kamera – Jon Arretxe.

Ezekiel – Jasone Osoro.

Patria – Fernando Aramburu.

Las hijas del Capitán – María Dueñas.

Bihotz handiegia –Eider Rodriguez.

Los pacientes del doctor García – Almudena Grandes.

Elkarrekin esnatzeko ordua – Kirmen Uribe.

Ezekiel nora ezean – Jasone Osoro.

Cuando sale la reclusa – Fred Vargas.

Larunbatean Bukowskin – John Andueza.

Las lágrimas de Shiva – César Mallorqui.

Eskularru beltzak – Jasone Osoro.

Uretara! – Txani Rodríguez.

19 Cámaras – Jon Arretxe.

La lengua de los secretos – Martín Abrisketa.

Guztira, Eliburutegiak 16.400 liburu, 1.800 pelikula eta Daisy formatuko 600 audioliburu inguru ditu. Liburutegi digital hau erabili ahal izateko, erabiltzaileak alta eman behar du Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko (EISP) liburutegi publikoren batean.