Itxi

Literatura

Apirilak 2-6

Gutun Zuriak literaturaren eta beste arte batzuen arteko harremana aztertuko du

Letren Bilboko Nazioarteko Jaialdiak formatua aldatuko du edizio honetan, eta, besteak beste, parte hartuko dute Carlos Fonsecak, Bernardo Atxagak, Joan Fontcubertak eta Harkaitz Canok.

  • Gutun Zuria 2019

    Beste adierazpide batzuei irekita ekingo dio 2019koari Gutun Zuia literatura jaialdiak

Gutun Zuria Letren Nazioarteko Bilboko Jaialdiak literaturaren eta beste arte batzuen arteko harremanei begiratuko die apirilaren 2tik 6ra, Carlos Fonsecaren, Bernardo Atxagaren, Joan Fontcubertaren, Valerie Mrenjeneren eta beste hainbat sortzaileren eskutik.

Jaialdia beste diziplina artistiko batzuetara eta, narratibaz haraindi, “sistema literarioaren beste arlo batzuetara” zabaltzeko asmoaren helburua da beste adierazpide batzuk jasotzea eta publiko berriak erakartzea, Fernando Azkuna Zentroaren, jaialdiaren bultzatzaile eta egoitzaren, zuzendari berriaren hitzetan.

Horrela, orain arte jaialdiak sustatu dituen solasaldiei, zeinetan Salman Rushdiek, Margaret Atwoodek eta nazioartean ospea duten beste zenbait egilek parte hartu baitute, beste hainbat ekimen gehituko dizkiote aurtengoan, hala nola artistek gidatutako ikastaroak, mahai-inguruak, editoreen topaketak eta hitza eta soinua uztartzen dituzten kontzertuak.

Bi solasaldi egongo dira aurten, Bernardo Atxagarena bata eta Harkaitz Canorena bestea.

Programa osatzeko mahai-inguruetan, artistek hainbat gai hartuko dituzte hizpide: “Argazkilaritzaren fikzioa”, “Artea kontatzeko artea” eta “Amildegian sakontzen duten irudiak”, esaterako.

Joan Fontcuberta Espainiako Argazkilaritza saridunak, Cristina de Middelek, Carlos Fonseca costarricar eleberrigileak, Valerie Mrejen idazle eta artista bisualak eta Enrique Vila-Matas bartzelonar idazleak hartuko dute parte horietan.

Musikari irekitako tartea Maialen Lujanbio bertsolariak abiatuko du apirilaren 2an; Christina Rosenvingek bere memoriak aurkeztuko ditu ostiralean, apirilak 5; eta Rafael Lechowski poloniar jatorriko rap kantari eta poetank itxiko du apirilaren 6an.

Gutun Zuriaren testuinguruan, Azkuna Zentroak “Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa” erakusketa irekiko du apirilaren 14an. Iván de la Nuez saiakeragilea, arte kritikaria eta komisarioa arduradun dela, Gutun Zurian jorratuko diren kontzeptuetako asko izango dira aztergai erakusketan. Lana egin duten 13 artistek bi munduen artean jarduten dute, eta erabateko naturaltasunez lantzen dituzte biak, artea genero literario modura, eta literatura erakusketa proiektu gisa.