Itxi

Literatura

Euskaltzaindiak argitaratuta

Afrikara itzuli da 'Erlea' aldizkariaren 4. zenbakia

Erredakzioa

Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoak zuzendu du zenbaki hau ere. ''Zein da Afrikako literaturaren hizkuntza?'' galderari erantzun nahi dio oraingoan aldizkariak.

Erlea kultura aldizkariaren laugarren zenbakia aurkeztu dute ostiral honetan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoa da aldizkarizko zuzendaria, eta Euskaltzaindiak berak argitaratzen du.

Laugarren zenbaki honetan Afrikara itzuli da Erlea. Hirugarren zenbakian Aljeria eta Magreb izan ziren protagonistak, baina, orain, ''''Afrika beltzera'''' egin nahi dute bidaia, galdera hauei erantzuteko: Zein da Afrikako literaturaren hizkuntza? Europako hizkuntzetan idatzitakoa afrikar literatura da? Bakarrik hizkuntza indigenez sortua dagoena da afrikar literatura? Hautua egitea ezinbestekoa da?.

Asun Garikanoren aurkezpenaren ondoan, hiru ahots ekartzen ditu aldizkariak: Obiajunwa Wali nigeriarra, Ngugi wa Thiong''o kenyarra eta 1995ean Nigeriako Gobernu militarrak urkatu zuen Ken Saro-Wiwa ogoni leinuko ingurumen aldeko ekintzailea.

Honez gain, Lander Arbelaitz, Juanjo Olasagarre, Urtzi Urrutikoetxea, Lorenzo Rojo eta Koldo Izagirre kazetari eta idazleek artikulu bana idatzi dute Afrikaz.

Bestelako gaiak badira aldizkarian:&' || 'nbsp;Xabier Lete, Jose Arratibel eta Jose Ordorika gogoan,
Jean Haritschelharri elkarrizketa, Josu Iztuetaren objektuak, Miren Agur Meabe, Anari,
Igor Estankona
eta Jon Casenaveren poema banaren ''''atzeko aldeak'''', eta Joxemari Iturralde, Piarres Antziart, Aingeru Epaltza, Jabier Muguruza, Bernardo Atxaga, Andres Urrutia, Felix Ibargutxi eta Pello Esnalen artikulu eta ipuinak, besteak beste.

Pamiela argitaletxea arduratzen Erlea aldizkariaren edizioaz eta diseinuaz.