Publizitatea
Itxi

2019/07/17

10:08

Literatura

Heriotza

Andrea Camilleri italiar idazlea zendu da

Agentziak | Erredakzioa

Camillerik, Montalbano detektibearen sortzaileak, 93 urte zituen eta eleberri beltzaren ikur nagusietakoa zen munduan.  

  • Andrea Camilleri

    Andrea Camilleri 93 urte zituela hil da, Erroman. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Andrea Camilleri italiar idazlea, eleberri beltzen idazle azpimarragarrienetako bat, zendu da gaur Erroman, Santo Spirito ospitalean, 93 urte zituela, bihotz gelditze bat zela eta ospitaleratuta egon eta gero.

Camilleri (Porto Empedocle, 1925) ekainaren 17ko goizean ospitaleratu zuten, eta hilabete baten buruan hil da, goizean.

Hamarka liburu idatzi, eta unibertso oso bat eraiki zuen Montalbano detektibe buruargiaren inguruan. Polizia eleberrien arloan erreferente argia zen mundu osoan, eta milioika irakurle izan zituzten haren liburuek.

1994an La forma dell’acqua argitaratu, eta Montalbano komisarioaren saga abiatu zuen, Manuel Vazquez Montalban kataluniar idazleari zor zion miresmenaren ondorioz horrela bataiatutakoa.

Vigata hiri asmatuan kokatua, Salvo Montalbanok intuizio handia erakusten du, Camilleriren hogeita hamar bat liburuetan, krimenaren, mafiaren eta politikaren basatzan egia aurkitzeko.

Euskaraz, Hilabete bat Montalbanorekin eta Gauaren usaina daude irakurgai, "Euskarari ekarriak" webguneak jaso duenez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena