Literatura
Heriotza
Toni Morrison idazle estatubatuarra hil da, 88 urte zituela
Agentziak | Erredkazioa
Literaturako Nobel saria irabazi zuen lehen emakume afro-amerikarra izan zen. Sei hamarkadako ibilbide oparo baten ondoren, bere gizatasunagatik nabarmentzen diren liburuak utzi dizkigu opari.
-
Toni Morrison, Literaturako Nobel saria irabazi zuen lehen emakume afro-amerikarra. Argazkia: EFE
Toni Morrison idazle estatubatuarra hil da astearte honetan, 88 urte zituela, Amerikako Estatu Batuetako (AEB) ospitale batean, Alfred A. Knofp argitaletxeak bere Twitter kontuan zabaldutako mezu batean jakitera eman duenez. Literaturako Nobel saria irabazi zuen lehen emakume afro-amerikarra izan zen.
“Haren narratibak eta prosa hipnotikoak ezabaezina den arrastoa utzi du gure kulturan. Bere eleberriak nagusi dira eta gure arreta eskatzen dute. Lan kanonikoak dira, eta, oraindik ere garrantzitsuagoa dena, irakurleek maitatzen jarraitzen dituzten liburuak dira", adierazi du Sonny Mehtak, argitaletxe horretako zuzendariak.
Morrison, jatorri afrikarra duten egileek sortutako narratiba iparramerikarraren ordezkaria, Literatura Nobel saria irabazi zuen 1993. urtean, eta, bost urte geroago, Pulitzer saria fikzio atalean. Sei hamarkadako ibilbide oparo baten ondoren, bere gizatasunagatik nabarmentzen diren liburuak utzi dizkigu opari, ‘Beloved’, ‘Song of Solomon’ eta ‘Mercy’, besteak beste.