Itxi

Literatura

M-15 mugimenduaren liburua

M-15: Sampedro, Anguita eta Punseten artikuluak, 'Indignados' liburuan

Erredakzioa

M-15 mugimenduaren inguruko testuak eta argazkiak biltzen ditu lanak. Besteak beste, Jose Luis Sampedro, Julio Anguita, Eduardo Galeano, Eduard Punset eta Vicente Aleixandre egileen artikuluak dira.

''''Jarraituko du...''''. Horrela bukatzen da Indignados kaleratu berri duten liburua, M-15 mugimenduaren inguruko artikuluak, argazkiak eta esaldiak biltzen dituen argitalpena. 2011ko maiatzaren 27an eraman zuten inprentara, Esquadra Mossoek Bartzelonako kanpaldian zeudenen kontra egin zuten egunean.

12 egun ziren mugimendua hasia zela, eta, egun horietan zehar, iritzi, irudi eta titular ugari kaleratu ziren horren inguruan. Sortutako guztia liburu batean bildu nahi izan du Indignados argitalpenak. Horretarako, 23 artikulu jaso ditu, tartean Jose Luis Sampedro, Julio Anguita, Carlos Taibo, Eduardo Galeano, Juan Freire, Eduard Punset, Iohannes Maurus, Vicente Aleixandre eta beste egile batzuen lanak.

Kanpaldietako argazkiek, M-15 mugimenduko esaldiek eta egun horietan sortutako adierazpenek osatzen dute lana. Mandala Ediciones argitaletxeak kaleratu du, paperean eta e-book formatuan.