Gizartea -
15-M Mugimendua
'Poliziaren asmoa ez zen haserreen kanpaldia hustuaraztea'
-120 zauritu inguru, Mossoek Bartzelonako kanpatuen kontra eginda.
-Poliziak alde egin du eta 3.000 'sumindu' plazara itzuli dira.
-Madrileko Erkidegoak Sol husteko eskatu dio Barne Ministerioari.
Erredakzioa
Felip Puig, Generalitateko Barne Kontseilariak gaur esan duenez, Poliziaren asmoa ez zen "haserreen" kanpaldia hustuaraztea, Bartzelonak larunbatean izan dezakeen Futbol Taldearen garaipena ospatzeko Catalunya Plaza garbitzea baino. Baita butano bonbona eta su txikia egiteko gas elektrikoa bezalako objektu arriskutsu guztiak erretiratzea ere.
Palau de la Generalitateko prentsaurrekoan esan duenez, Esquadrako Mossoen aldetik "sendotasuna behar izan denean bakarrik" egon da.
120 zauritu
120 pertsona zauritu dira Bartzelonako Catalunya Plazan Esquadrako Mossoek ''suminduen'' kontra eginda. ''Suminduek'' garbiketarako kamioien irteera galarazten saiatu dira eta poliziek porrak erabiliz aurre egin diete.
Larrialdiko zerbitzuen azken datuen arabera, osasun zerbitzuek 120 pertsona inguru artatu dituzte, besteak beste, 37 udaltzain eta Esquadrako Mosso eta bi kazetari. Gehienek zauri arinak dituzte, baina bi larriago daude.
Goiz osoan erresistentzia baketsua egin arren, garbiketa lanak amaitu direnean, agente batzuek botila kolpeak eta harrikadak jaso dituzte plazatik joaten ari zirela.
13:00ak aldera, 3.000 ''sumindu'' plazaren erdigunera bueltatu dira, aurretik geratu diren 200 pertsonekin bat eginez. Poliziak hezia bertan behera utzi du eta agente apur batzuk baino ez dira bertan geratu, zainketa lanetan.
Poliziak plaza hartu eta ''suminduei'' aldi baterako alde egiteko eskatu dienean hasi dira istiluak. Poliziaren arabera, agenteek garbiketa taldeen lana erraztu nahi zuten, segurtasuna arriskuan jartzen zuten gauzak bertatik kentzeko.
Manifestazioa, 19:00etan
Gertatutakoaren ondoren, 15-M mugimenduak komunikatu bat atera du Esquadrako Mossoek kanpalekua "suntsitu" dutela salatzeko eta "erantzukizun politikoak argitu daitezela" eskatzeko.
Bertan azaldutakoaren arabera, segurtasun indarrek ordu laurden bateko aurrerapenarekin abisatu dituzte.
Poliziaren indarkeria salatzeko, ''suminduek'' elkarretaratze baketsuak deitu dituzte 19:00etarako Espainia osoko hirietako kanpalekuetan.
Beste hainbat hiritan bezala, Bilbon ere protesta-elkarretaratze berezia egin dute Kataluniako gertakariak salatzeko. "Loreekin zazpietan" leloarekin, jendetza elkartu da Arriagako plazan, arratsaldeko 19:00etan.
Elkarretaratze baketsu eta sinbolikoa izan da, eta loreak eskuan hartuta Katalunian Mossoek izandako jarrera eta indarkeria salatu dituzte. Ostean hiru minutuko isilunea egin dute.&' || 'nbsp; Arriagako kanpaldiak martxan jarraitzen du eta bertakoek esan dutenez, hortxe jarraituko dute igandera arte gutxienez.
Lleidan, 10 zauritu eta bi atxilotu
Lleidan, berriz, Ricard Viñes plazako ''suminduen'' kanpalekua desegin eta 10 pertsona zaritu eta bi atxilotu ditu Poliziak. Atxilotuak aske utzi dituzte, karguekin.Protesta kideek goiz guztia Esquadrako Mossoen polizia-etxearen aurrean igaro dute eta arratsaldean plazara bueltatu dira. 19:00etarako asanblada bat deituta dute loreekin eta kandelekin.
Bi atxilotuei egotzi dizkieten karguak agente bati eraso egin eta erresistentzia jarkitzea dira, Esquadrako Mossoek jakitera emandakoaren arabera.
Bietatik bat agenteei euren lana egitea eragotzi eta mehatxu egiteagatik atxilotu dute; bestea, aldiz, udaltzainek atzeman dute galtzadan etzanda geratzeagatik.
Poliziak bertatik alde egin duenean, hamarka gaztek plaza hartu du berriro.
Madrileko Erkidegoak Sol husteko eskatu duFrancisco Granados Madrileko Erkidegoko jarduneko Presidentetza, Justizia eta Barne bozeramaileak Soleko plazan kanpatuta dauden ''suminduak'' bertatik ateratzeko eskatu die Barne Ministerioari eta Gobernuaren Ordezkaritzari. Granadosen hitzetan, "Zuzenbidezko Estatua hautsi eta jendearen joan-etorri librerako eskubidea urratu egin dute".
Europa Press albiste agentziari adierazi dionez, 15-M mugimenduaren kanpaldiak "kalte nabarmenak" egiten ari zaizkie inguruko merkatariei; euren enpresetan "ilusio handia" jarri dute, Madrilen inbertitu dute, lanpostuak sortu "eta Espainiako Gobernuaren geldotasunak babesik gabe utzi ditu".
"Egoera onartezina da: zer aldarrikatzen ari diren horiek eta Zuzenbidezko Estatuari errespeturik ez diotenek hiria bahituta daukate", adierazi du Granadosek.
Merkatariek salaketa jarriko dutela dioteBestalde, Arturo Fernandez Madrileko Enpresarien Konfederazioko eta Merkataritza Ganbarako presidentak adierazi duenez, egoerak "premiazko eta behin betiko konponbide baten beharra dauka" eta hori "Barne Ministerioaren ardura da".
Barne Ministerioko arduradunek berehalako konponbiderik adosten ez badute, Madrileko enpresariok epaitegietara joko dugu Gobernua legea betetzera derrigortzeko", azaldu du Fernandezek.