Itxi

Literatura

Martxoak 31 – Apirilak 4

Saiakerari eskainiko diote Gutun Zuriaren hamargarren edizioa

Agentziak | Erredakzioa

Alma Guillermoprieto, Javier Gomá eta Paul B. Preciado dira Letren Bilboko Jaialdian Azkuna Zentroan izango diren egileetako batzuk.

  • Gutun Zuria jaialdiaren aurkezpena

    Gutun Zuriak programazioarekin jarraitu nahi du, koronabirusak eragindako egoera gorabehera

Gutun Zuria Letren Bilboko Jaialdiaren X. edizioak saiakera izango du ardatz, martxoaren 31tik apirilaren 4ra. Literatura jaialdian parte hartuko duten egileen artean egongo dira Alma Guillermoprieto, Javier Gomá eta Paul B. Preciado, besteak beste.

Guillermoprieto mexikarrak, 2018ko Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesaren sariaren irabazleak, abiatuko du hamargarren edizioa, emakumeek gaur egun betetzen duten rolaren inguruko hitzaldi batekin.

“Saiakera hemen hasten da” goiburua izango du aurtengoak, eta, horren haritik, literatura genero gisa duen izaeratik harago jorratuko dute, “kultura-prozesutzat, pentsamendu garaikidetzat eta, azken batean, kulturan jarduteko eredutzat”.

Hala, bada, gai hauek hartuko dituzte hizpide: “Big Data eta feminismoa, duintasunaren eta duintasun ezaren aurpegi ugariak, artea praktika eta diskurtso gisa, trap-aren filosofia millenniala, mutazio betean dagoen euskal literaturaren eredugarritasuna eta argazki finkoa, transkulturala eta transexuala, fikzioa eta egia, testua eta gorputza”, gaurko aurkezpenean zehaztu dutenez.