Literatura
Liburuak 3,54 euroan
Liburu elektronikoa Susa argitaletxera iritsi da
Erredakzioa
Webgunean 142 lan eskaintzen dituzte formatu elektronikoan. Irakurleak liburua doan jaitsi dezake, eta gero erabaki erosi ala ez. Prezioa bakarra da: 3,54 euro.
-
Liburu elektronikoa Susa argitaletxera iritsi da
Garai berrietara egokitu, eta bere webgunean liburu elektronikoak eskaintzen hasi da Susa argitaletxea.
Narratiba eta poesia, bi bilduma nagusiak, formatu elektronikoan daude dagoeneko. 66 egileren 142 lan digitalizatu dituzte, eta prezio bakarra dute liburu guztiek: 3,54 euro. Horietatik 2 idazleentzat izango dira, bakarra argitaletxearentzat eta gainerakoa zergak ordaintzeko.
Gainera, irakurleen borondatean konfiantza jarri dute arduradunek, deskarga askearen aldeko apustua eginda. Irakurleek doan jaitsi ditzakete liburuak, eta gerora erabaki erosi ala ez.
Aurrerantzean, paperean kaleratzen dituzte tituluak formatu elektronikoan ere argitaratuko dituzte Susan.