Publizitatea
Itxi

2021/04/29

16:41

Literatura

''Argiantza''

Pello Lizarraldek irabazi du 111 Akademiako irakurleen saria

N. V. | EITB Media

Ekainaren 10ean emango diote saria Lizarralderi, “Argiantza” liburuagatik.

  • Pello Lizarralde

    "Argiantza" Pello Lizarralderen eleberria iruditu zaie onena 111 Akademiako kideei

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

111 Akademiak Pello Lizarralderi emango dio 2020ko 111 Akademiaren saria, akademiakideek Argiantza izendatu baitute 2020ko libururik gogokoena.

202 kide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietatik 117k hartu dute parte 2020ko sariduna izendatzeko. Lizarralderen lanak Joxean Agirreren Nobela errealista bat eleberria izan du lehiakide azken bozketan.

Ekainaren 10ean emango diote saria Lizarralderi, egoera sanitarioak hala ahalbidetzen badu.

25 urteko ibilbidean, honako idazleek irabazi dute saria: Joxean Agirrek (“Elgeta”), Lourdes Oñederrak (“Eta emakumeari sugeak esan zion”), Ramon Saizarbitoriak (“Gorde nazazu lurpean” eta “Martutene”), Joseba Sarrionandiak (“Lagun izoztua”), Anjel Lertxundik (“Zorion perfektua” eta “Zoaz infernura, laztana”), Bernardo Atxagak (“Soinujolearen semea”), Karmele Jaiok (“Amaren eskuak” eta “Aitaren etxea”), Jokin Muñozek (“Antzararen bidea”), Irati Jimenezek (“Nora ez dakizun hori”), Harkaitz Canok (“Twist” eta “Fakirraren ahotsa”), eta Uxue Alberdik (“Jenisjoplin”), besteak beste.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena