Itxi

Literatura

Topaketa

Sarako Idazleen Biltzarra urriaren 10 eta 11n izango da

EITB Media

Bigarren urtez jarraian, ezohiko datetan izango da topaketa, eta Ikusi Mikusi haur eta gazte literaturaren azoka egingo dute lehenago.

  • Sarako Idazleen Biltzarra

    Sarako Idazleen Biltzarrak atariko berria izango du, Ikusi Mikusi haur literaturaren azoka

Sarako Idazleen Biltzarraren hogeita hemezortzigarren edizioa urriaren 10 eta 11n egingo dute, joan den urtean bezala, ezohiko datetan, koronabirusaren pandemiaren ondorioz. Lehenengo aldiz, ez dute ezein idazle omenduko, baizik eta Anai Artea elkartea.

Aurten, gainera, Biltzarrak atariko berri bat izango du, eta Ikusi Makusi haur eta gazte literaturaren azoka egingo dute urriaren 8 eta 9an: liburugileekiko topaketak, irakurketa eta loaldi musikatuak, dantza, musika eta zirku ikuskizunak…

Bestalde, urratsez urrats normaltasuna berreskuratzen doan erakusgarri, 130 egilek, 19 argitaletxek eta 21 elkartek izango dute bere tokia Sarako topaketan. Osasun agiria eskatuko dute sartzeko, baina ez da aforo mugarik egongo, edukieraz haratago.

Hilaren 11an, profesionalei zuzendutako egunean, euskal literaturaren eta emakumeen arteko harremana aztertuko dute.