Itxi

Literatura

''Eraikuntzarako materiala''

Eider Rodriguezek irabazi du 111 Akademiaren saria

N. V. | EITB Media

Akademiako kideen bozen arabera, "Eraikuntzarako materiala" ez fikziozko nobela izan zen 2021eko libururik onena. Ekainean emango diote saria.

  • Eider Rodriguez "Eraikuntzarako materiala" eleberriaren idazlea

    Eider Rodriguez "Eraikuntzarako materiala" eleberriaren idazlea

111 Akademiak Eider Rodriguezi (Errenteria, 1977) emango dio 111 Akademiaren saria, elkarteko kideok "Eraikuntzarako materiala" beraren eleberria izendatu baitute 2021eko libururik gogokoena.

212 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 127k parte hartu dute 2021eko sariduna izendatzeko bozketa txandetan. Rodriguezen lanak Itxaro Bordaren 'Euri zitalari esker' eleberria izan du lehiakide azken bueltan.

IRAKURRI EIDER RODIRGUEZI "ERAIKUNTZARAKO MATERIALA" DELA ETA EGINDAKO ELKARRIZKETA

Eider Rodriguez: "Publiko eta pribatuaren artean aritu naiz. Tartean, artifizioa dago, nobela"

Ekainaren erdialdean jasoko du saria Rodriguezek.

1996an hasi ziren 111 Akademiaren saria ematen, eta, besteak beste, hauek daude sarituen zerrendan: Joxean Agirre ("Elgeta"), Ur Apalategi ("Gauak eta hiriak"), Koldo Izagirre ("Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri"), Ramon Saizarbitoria ("Gorde nazazu lurpean" eta "Martutene"), Joseba Sarrionandia ("Lagun izoztua"), Bernardo Atxaga ("Soinujolearen semea"), Karmele Jaio ("Amaren eskuak" eta "Aitaren etxea"), Harkaitz Cano ("Twist" eta "Fakirraren ahotsa"), Uxue Alberdi ("Jenisjoplin")…