Itxi

Literatura

Saria

Arantxa Urretabizkaiak irabazi du 111 Akademiaren Saria, "Azken etxea" lanari esker

N. V. | EITB Media

Irakurle taldeko kideen iritziz, donostiar idazlearen eleberria izan zen 2022ko libururik onena. 212 akademiakideetatik 114k eman dute botoa.

  • Arantxa Urretabizkaia

    Arantxa Urretabizkaia

111 Akademia irakurle taldeak "Azken etxea" Arantxa Urretabizkaiaren eleberriari (Pamiela) emango dio 2022ko saria. Egungo 212 akademiakideetatik 114k parte hartu dute 2022ko sariduna izendatzeko prozesuan, eta Urretabizkaiaren lanak Anjel Lertxundiren "Desertuan behatxuloa" saiakera izan du lehiakide azken bozketan.

Ekaineko bigarren astean emango diote saria Arantxa Urretabizkaiari.

Hogeita zazpigarren edizioa du sari honek, eta, besteak beste, hauek irabazi dute aurretik: Ur Apalategi ("Gauak eta hiriak" eta "Fikzioaren izterrak"), Koldo Iagirre ("Nik ere Germinl! egin nuen aldarri"), Lourdes Oñederra ("Eta emakumeak sugeari esan zion"), Ramon Saizarbitoria ("Gorde nazau lurpean" eta "Martutene"), Karmele Jaio ("Amaren eskuak" eta "Aitaren etxea"), Harkaitz Cano ("Twist" eta "Fakirraren ahotsa"), Jokin Muñoz ("Antzararen bidea"), Eider Rodriguez ("Eraikuntzarako materiala"), Pello Lizarralde ("Argiantza")…